Saharar, errusiar, bielorrusiar eta ukraniar neska-mutilentzat harrera

Uztailaren 18an, arratsaldeko 18:00etan Udalbatza aretoan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Festa hau Donostiako Udalak urtero gure hirira etortzen diren haurrei eta beraiek hartzen dituzten familiei egiten dien harrera ofiziala da.Udalaren harrera eta ellkarte guztien agurraren ondoren merienda eta apar festa gozatzeko aukera izango dute denek.

Ukraniatik Chernobil elkartea, Chenobilen Lagunak, eta Chenobileko umeak bezelako elkartearen eskutik etortzen zaizkigu gure hirira Txernobyleko hondamendi nuklearrak eraginiko hondamendia pairatu duten adingabeko haurrak. Elikadura osasuntsu eta anitzarekin erradioaktibitatekin urrun bi hilabete igarotzeak, beren defentsak ugaltzea dakar eta beren jaioterriko negu gorriari hobeto aurre egiten laguntzen die.

Bielorrusia eta Rusiatik Bikarte elkartearen eskutik umezurtz-etxe eta baliabide gutxi duten familia desegituratuetatik datozen adingabeak iristen dira. Eskolako oporraldietan euskal familiekin pasatzen duten denboraldia haur hauen osasun fisiko eta psikologikoa hobetzeko lagungarria izaten da.

1988an Donostia eta Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoko Bojador egin zen senidetzearen barruan kokatzen da “Oporrak Bakean” programa Aljeriako Tindoufeko kanpalekuetan bizi baldintza latzetan errefuxiatuta bizi diren haurrei zuzendua. Ekimen honen helburua da, beraien osasuna ahal den neurrian hobetzea , eta munduaren beste irudi bat eskaintzea, errefuxiatu kanpamentuetan bizi duten eguneroko errealitate gogorretik urrun


ONGI ETORRI DONOSTIARA!


Hasanieraz “Ájlán ua sajlan”
Errusiarrez “Dabro pazhalavat”
Ukraniarrez “Laskavo prosimo do Donosti”

Irudi galeria

    2017/07/14-an argitaratua