Irailaren 1ean irekiko da epea Emakumeen Etxeko ikastaroetan izena emateko

Izen-ematea online egin daiteke bakarrik eta irailaren 12a arte egongo da irekita. Etxean bertan daude ordenagailuetan egin daiteke, behar izanez gero

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
2021 irailetik abendura - Donostiako Emekeumeen Etxea


Prest dago Emakumeen Etxeko 2021-22 ikasturteko programazioa. Ikastaroetan izena emateko epea zabalik egongo da irailaren 1etik 12ra. Liburuxkan jarduera eta zerbitzu guztiak jasotzen dira. Orain arte bezala, aurrez hitzordua eskatuta funtzionatzen jarraitzen dute zerbitzuek. Osasun-egoera dela eta, ikastaroen edukiera egokitu da eta etxean bertan segurtasun-neurriak hartuko dira maskara erabiltzeko ikastaro eta zerbitzu guztietan.

Izen-ematea online izango da bakarrik.

Jarduerak honela banatzen dira:

- Elkarguneak: ikasturte osoan zehar biltzen diren taldeak dira, eta normalean irekita egoten dira langile berriak hartzeko (edukierak aukera ematen badu).
- Matraka-guneak: irailean eta, batzuetan, urtarrilean irekitako espazioak dira, eta urtero lan bat egiten dute, etxetik kanpo proiekzioa duen talde bat sortuz.
- Formakuntzarako-blokeak: diskurtsoz hornitzea eta ahalduntzea helburu duten gai zehatzak lantzeko espazio trinkoak. Sexualitateari, osasun mentalari eta feminismoei, ekoizpen artistikoari eta autonomiari buruzko ikastaroak barne hartzen dituzte.

2021/08/27-an argitaratua