Udalak zerga-politika eguneratu du errealitate ekonomiko berriari egokitzeko

Irailaren lehenengo astean jardunaldi irekia egingo da hiritarrei proiektua azaltzeko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Tokiko Gobernu Batzordeak 2024rako zerga-arau proposamena onartu du. Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu du, azken urteetan Udal gobernuak zerga politika bere horretan mantentzeko erabakiak hartu ditu, ekonomia-jarduerari laguntzeko eta osasun-larrialdiaren eraginei aurre egiteko.

Goiak azpimarratu du, orain Udalak egokitu behar duela azken urte eta erdian sortutako errealitate ekonomikora, betiere, donostiarrei eskaintzen zaizkien zerbitzuen kalitatea mantentzeko.

Horiek horrela, honakoa gaineratu du: “Inflazioak eragina du eskaintzen diren zerbitzuetan, baita egiten ari diren edo laster hasiko diren inbertsioen prezioetan. Horrez gain, Loiolako Kuartelak erosteko Udalak 59,7 milioi euroko epe luzeko mailegua sinatuko du. Horrek guztiak, udal zerga-politikan hainbat doikuntza eskatzen ditu, eta helburua da, Udala gai izaten jarraitzea zerbitzuak ematen eta inbertsioak egiten jarraitzeko”.

Donostiako alkateak eta Pertsonen kudeaketa, ekonomia eta aurrekontuen zinegotzi Kerman Orbegozok udal talde guztiei helaraziko zaien Udal gobernuaren zerga-arau proposamena aurkeztu dute gaur goizean, behin Tokiko Gobernu Batzarrak adostuta.

Aldaketak


Horrenbestez, Udal gobernuak proposatu du bost zergetatik bi eta zerbitzuak emateagatik ordaintzen diren lau tasa aldatzea. Eta zehatzago esanda, hauek dira aldatuko diren bi zergak: Ondasun Higiezinen gaineko zerga (OHZ) eta Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko zerga. Bi kasuetan proposatutako batez besteko igoera %4 da.

Zerbitzuak emateagatik ordaintzen diren tasei dagokienez, Udal gobernuak proposatu du segidako tasetan aldaketak egitea: Hiri Hondakin solidoak Biltzeko Zerbitzu tasa, Estolderi Zerbitzuari dagokion tasa, Udal Garabai tasa eta Ibilgailuak udal bide publikoetan aparkatzeari dagokion tasa (TAO).

Estolderia zerbitzuak eta hiri hondakinak jastotzeko zerbitzuak duten defizitak oso handia izaten jarraitzen du, eta ondorioz, Udalak bi tasa hauek igo beharu ditu. Estolderia Zerbitzuari dagokion tasa %5 handituko da, eta berriz, Hiri Hondakin solidoak Biltzeko Zerbitzu tasa %5 handituko da etxebizitzetarako, eta %7 jardueretarako.

Garabi zerbitzuaren kontratu berriak ibilgailu berriak erostea ekarri du, eta Udal gobernuak hori kontuan hartu du tasa hau %7,5 igotzeko proposamena egiteko.

Bestalde, Ibilgailuak udak bide pubikoetan aparkatzeari dagokion tasa (TAO) %5 handituko da aparkatzeko tarifa guztietan eta egoiliar txartelan. Udako denboraldia hirian igarotzera datozenei zuzendutako egoiliar txartelaren prezioa – ekainaren 1etik irailaren 30a arte – gehiago handituko da eta 63,89 eurotik gutxi gorabehera 120 eurora pasako da.

Pertsonen kudeaketa, ekonomia eta aurrekontuen zinegotzi Kerman Orbegozok esan du, zerga eta tasa gehienak bere horretan mantentzeko proposamena egin dutela, eta soilik dozena erdi bat doitzeko proposamena egin dutela, betiere, errealitate ekonomikoari egokitzeko eta diru-sarrera propio nahikoak sortzeko, gastu arrunta gutxitzeko beharra izan gabe kudaetzen jarratizeko, hau da, donostiarrei ematen zaizkien zerbitzuen kalitatea bermatzeko.

Orbegozok adierazi du, helburua dela, aurrezki garbi nahikoa izatea inbertsioak egiten jarraitzeko edo ekonomia errealitate txar batek sor litzakeen ustekabeko gastuei aurre egiteko, esaterako, Udalak Finantziatzeko Forun Funtsatik sortzen diren diru-sarrera arrunten gutxitze bati sortuko lukeen egoerari aurre egiteko.

Egutegia


Behin Tokiko Gobernu Batzordeak proposamena onartuta, udal taldeei aurkeztuko zaie eta taldeek 10 egun izango dituzte zuzenketak edota arau proposamenak egiteko. Jarraian, irailaren lehenengo astean jardunaldi irekia egingo da hiritarrei proiektua azaltzeko. Ondoren, irailaren bigarrengo astean Ogasun batzordean eztabaidatu eta onartuko dira zuzenketak eta arau proposamenak. Eta azkenik, irailaren azkeneko asteko udalbatzan proiektuari hasierako onarpena emango zaio, eta beharko balitz, behin betiko onarpena abenduan egingo litzateke.

2023/08/08-an argitaratua