355 pertsonek egin dute gaur lehen azterketa Gizarte Laneko Teknikari plaza bat lortzeko

563 izan ziren izen emandako pertsonak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


355 pertsonek egin dute gaur lehenengo azterketa Donostiako Udalak eskainitako Gizarte Laneko 17 Teknikari plaza bat lortzeko.

Izen emandakoen 563 pertsonetatik 355ek, zehazki 26 gizonek eta 329 emakumek, egin dute gaur proba.

Lehen azterketa hau gainditzen dutenek, beste bi ariketa nahitaezko eta baztertzaile gainditu behar dituzte berariazko gaitegiko ariketa praktikoa eta, azkenik, gaitasuna eta/edo nortasuna aztertzeko proba batzuk.

Bihar bertan, hilaren 1ean, www.donostia.eus webgunean, azterketa eta erantzunak argitaratuko dira.

Deialdi hau 2016ko eskaintza publikoaren barruan kokatzen da.

2017/11/30-an argitaratua