18 eta 30 urte arteko gazteek hiria hobetzeko proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte

Udalak martxan jarri du "MartxUp 2017, ideia gazteak martxan!" ekimena, hain zuzen ere, 18 eta 30 urte arteko gazte donostiarren ideiak, erronkak eta proiektuak bultzatzeko ekimena.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu ditu, MartxUp 2017, ideia gazteak martxan! parte-hartze prozesua deitzeko oinarriak. Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu du, helburua dela gazte donostiarren parte-hartze aktiboa sustatzea hiriko gizartean, kulturan eta ekonomian, eta horrenbestez, gainerako hiritarrek bezala eragina izatea.

Ekimenak segidako helburuak ditu: alde batetik, gazteen sormena eta berrikuntza sustatzea eta hiriko eragile-aktibo eta sortzaile bezala laguntza eskaintzea; eta bestetik, hiriko bizitza aktiboan gazteen parte-hartzea bultzatzea. Horretarako, Goiak azaldu duenez, MartxUp bezalako ekimenak antolatzea ezinbestekoa da parte hartzea sustatzeko, baita gazteen arteko eta gazteen eta Udalaren arteko sareak indartzeko ere.

Deialdia 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, hain zuzen ere, jarrera aktiboa, parte-hartzailea eta konstruktiboa duten gazteei, hau da, ideia eta proiektu bat martxan jarri nahi duten gazteei. Horren harian, Donostiako alkateak honakoa azpimarratu du: "Aurkezten diren proiektuek laguntza tekniko profesionala jasoko dute proiektua idazteko eta Udalak aukeratutako proiektuak garatu ahal izango du. Gure asmoa da gazteek hiriko orainean eta etorkizunean paper garrantzitsua izatea. Eta horretarako, uste dugu funtsezkoa dela gazteekin elkarlanean aritzea, euren ekarpenak entzutea, eta bere ideiak, erronkak eta ametsak jasotzea martxan jartzen saiatzeko".

Proiektuek hiriarentzako edota gazte donostiarrentzako onurak izan behar dituzte


Hortaz, ekainaren 14tik 30 arte interesa dute gazteek proiektuen zirriborroak aurkeztu ahal izango dituzte. Proiektuak ez dira egongo gune batera mugatuak, hau da, Donostiako edozein gune edo auzorentzako proiektuak izan daitezke. Ez da onartuko proiektu baztertzaile eta diskriminatzailerik.

Beraz, proiektuek hiriarentzako edota gazte donostiarrentzako onurak izan behar dituzte. Ekimenean banaka edo taldeka parte hartu ahal izango dute. Baldin eta taldean parte hartzen badute, talde bakoitzak gehienez lau kide izango ditu.

Udaleko Gazteria departamentuko teknikariez eta EdukHazi-ren kidez osatutako tribunal batek - EdukHazi da ekimenaren dinamizatzailea - aukeratuko ditu proiektuak. Eta horretarako segidako oinarriak kontuan izango dituzte: bideragarritasuna, originaltasuna eta zehazte maila. Eta aukeraketa uztailaren 12a eta 21a bitartean egingo da. Aukeraketa publikoa egingo da. Behin proiektuak aukeratuta, ekintza plana egingo da eta sareak osatzen joango dira proiektua martxan jartzeko. Eta behin betiko proiektua azaroan aurkeztuko da.

2017/06/13-an argitaratua