Erakunde Adierazpena: Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko eguna

Udalak udalerritan berdintasunezko eta indarkeriarik gabeko bizikidetzarako baldintzak bultzatzeko arduradunak dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Donostiako Udalak konpromiso hauek hartzen ditu:

  1. Emakumeen aurkako edozein indarkeria-ekintzaren aurrean zero tolerantzia errepikatzea, edozein intentsitate izanda ere. Desberdintasunean eta genero-indarkerian ez dago gradurik.
  2. Genero-indarkeriaren aurkako borrokan parte hartzen duten eragile guztien koordinazioaren garrantzia aitortzea, biktimei erantzun integrala emateko.
  3. Udalaren plan estrategiko guztiek emakumeen aurkako indarkeria guztien gaineko sentsibilizazioa barne har dezaten sustatzea.
  4. Genero-indarkeriaren biktimak laneratzea sustatzen duten proiektuak eta programak ezartzea.
  5. Indarkeria matxista prebenitzeko tokiko estrategia indartzea, adingabeen artean sexu-indarkeriari aurre egiteko egiturak, baliabideak, zerbitzuak edo programak ezarriz.
  6. Biktima adingabeen inguruan sexu-indarkerien antzematea eta arreta goiztiarra hobetzea, tokiko koordinazio-protokoloen bidez.
  7. Sexu-indarkerien biktimekin esku hartzen duten profesionalen prestakuntza-programak ebaluatzea.
  8. Sentsibilizazio-programak garatzea herritarrekin, eta bereziki gurasoekin eta irakasleekin, IGEen bitartez, genero-ikuspegidun kalitatezko sexu-hezkuntzaren beharrari buruzkoak.
  9. Hezkuntza ez-formaleko espazioetatik hezkuntza-prozesuak garatzen laguntzea, adingabeen indarkeria matxistaren aurkako jarrerak indartzeko.
  10. Neskei eta nerabeei zuzendutako ahalduntze-programak indartzea, sexualitateari, bikote-harremanei, maitasun erromantikoari, autodefentsa feministako tailerrei eta abarrei buruzkoak.
  11. Mutiko eta mutilei zuzendutako esku-hartzeak abian jartzea, afektibitatea, harreman-ereduak, maskulinitate-ereduak edo rol sexistak eta parekidetasuna gainditzeko estrategiak lantzeko.
  12. Indarkeria digitala prebenitzeko eta hari erantzuteko estrategiak lantzea, indarkeria matxista mota berri horiei ere aurre eginez.
  13. Udalerriko adingabeekin hezkuntza-prozesuak indartzea, BELDUR BARIK programaren eta tokiko beste ekimen batzuen bidez.
  14. Era berean, herritarrei dei egiten diegu, azaroaren 25ean, emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko egunean, Donostian deitutako mobilizazioekin bat egin dezaten.

2023/11/24-an argitaratua