Ekainaren 15etik aurrera,ikusgai dago Kontxako baranda zatien gaineko eskabideen egoera.
Zure datuak (NANa, jaioteguna, mugikorraren zenbakia edo izena ematean erabilitako helbide elektronikoa) formulario honetan idazten badituzu, eskabidea onartuta dagoen ala ez ikusiko duzu.
Onartuta egonez gero, "behar bezala jasota dago eskabidea” mezua agertuko da.
Onartu gabe badago, mezu hau agertuko zaizu: “Sartutako datuak ez datoz bat inolako eskabiderekin”.
Ekainaren 18an hasi eta ekainaren 22an amaituko da erreklamazio epea. Uztailaren 6an argitaratuko dugu onarturiko pertsonen behin betiko zerrenda.