Donostia Turismoaren bulego berria ireki da udaletxean
Udalinforen kokaleku berean, eraikinaren alboko sarreratik sartzen da, Boulevardetik
Donostia Turismoaren bulego berriak Donostiako udaletxean ireki ditu ateak, Boulevardera ematen duen aldameneko sarreran, bisitariei eta baita herritarrei ere arreta emateko.
Udalinforen kokaleku berean, gune berriak bi arretarako areto izango ditu, bata sarrera nagusiaren ezkerretara eta bestea eskuinetara, bakoitza hiru posturekin. Denboraldiaren eta eskariaren arabera, areto bat edo biak irekiko dira.
Ordutegia
Ordutegia Bulegoa gaur ireki da, behe denboraldiko ordutegian, eta martxoaren 30etik aurrera, denboraldi arteko ordutegira igaroko da. Oro har, urteko sasoien arabera egokituko du ordutegia zerbitzuak:
- Behe denboraldian, astelehenetik larunbatera 10:00etatik 18:00etara egongo da zabalik eta igande eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara
- Denboraldi artean arreta zabalagoa eskainiko du astelehenetik larunbatera, 9:00etatik 19:00etara, eta 10:00etatik 14:00etarako ordutegia mantenduko du igande eta jaiegunetan
- Goi denboraldian, ekainaren 1etik irailaren 27ra, egunero egongo da zabalik 9:00etatik 20:00etara
Donostiako Turismo Bulegoaren historia
Horrez gain, bulego berriak balio historikoa duen kokaleku batera itzultzea dakar. Donostiak bi mende luze daramatza hiri turistikoa izaten, eta hiriko Turismo Bulegoaren historiak hiriaren eta bisitarien arteko harreman zahar hori ulertzen laguntzen du.
Lehen informazio turistikoko zerbitzua 1908an sortu zen, eta jada 1929 eta 1932 urte artean, orduko Donostiako Kasionaren eraikinean egon zen, hau da, gaur egungo Udaletxean. Orduan, Donostiako Erakarpen eta Turismo Zentro (CAT, gaztelaniaz) izenarekin ezagutzen zen.
Urteetan zehar, bulegoa hiriko hainbat tokitan egon da, bilakaeraren etapa bakoitzera moldatuz. Azkenik, 2026an, esanahi berezia duen beste kapitulu bati ekingo dio: bulegoaren jatorrizko kokalekuetako batera itzuliko da, bere sustraiekin eta historiarekin berriro bat eginez.
Erlazionatutako dokumentuak
2026/03/23-an argitaratua