Donostiako terrazen araudia malgutzen duen dekretua argitaratu da

Ostalariek eskaerak egiteko udal webgunearen bidez egin ahal izango dituzte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak, 2020ko martxotik, hainbat neurri hartu ditu Covid-19 pandemiaren ondorioei aurre egin ahal izateko. Ostalaritzarekin lotutako sektore sozioekonomikoa kaltetuenetakoa izanik, Alkatetzak hiriko ostalaritza establezimenduetako terrazen ordutegiei, erabilera baldintzei, kokapenari eta abarrei buruzko ezohiko neurriak onartu ditu.

Neurri horiei esker ostalaritzak bere zerbitzua, ahal den neurrian, terraza bidez eman ahal izan dezan, bereziki ohiko baldintzetan terrazarik eduki ezin dutenek terraza eduki ahal izan dezaten. Bestetik terraza eremuz zabaltzeko aukerarik izan ez zutenek, zabaltze aukera izan dezaten edo baita baliabidez hornitzeko ere.

Esaterako, aurrerantzean terraza berriak jartzeko baimenak emango dituzte establezimenduaren ondoan edo inguruan dauden aparkalekuetan, baldintza jakinetan eta betiere bi ibilgailu plazaren tamainekoa. Nolanahi ere eskaera bakoitza banan-bana aztertuko da.

  • Dekretua: Xehetasun gehiago abenduaren 3ko dekretuan, jada eskuragarri BOGen (HTML | PDF )
  • Tramitea: "Bide publikoa erakustegi eta terrazekin okupatzeko baimena" tramitea hemen

2020/12/03-an argitaratua