Indarkeria matxisten biktima-bizirauleei harrera eta akonpainamendua egiteko gida

Gidaren aurkezpen saioa martxoaren 22an, asteazkena, egingo da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Berdintasun Sailak, hainbat elkarteren aholkularitzarekin batera sortutako Indarkeria matxisten biktima-bizirauleei harrera eta akonpainamendua egiteko gida-ren aurkezpena egingo du datorren martxoaren 22an.

Gida hau emakumeen elkarteek eta kolektibo feministek Donostiako Udalari egindako eskaera batetik sortu da. Elkarteak funtsezko eragileak dira indarkeriaren aurkako borrokan, eta harreman zuzena dute emakumeekin; harreman horretan, emakume bizirauleei arreta emateko dauden baliabide eta zerbitzu guztiak ondo ezagutzeko beharra antzeman dute.

Gida honen bidez, arreta egokia, pertsonalizatua eta ahalik eta informazio gehien emango duen tresna bat eskaini nahi da.

Aurkezpen-saioa baliatu nahi dugu hiriko hainbat elkarte eta kolektiborekin gidaren edukiak partekatzeko eta egon daitezkeen zalantzak argitzeko edo/eta ekarpenak jaso eta denon artean komentatzeko.

Aurkezpena datorren asteazkenean izango da, hilak 22, Donostiako Udaleko Igeldo 1 Gelan (Ijente Kalea 1), 18:30etatik 20:00 arte.
Bertaratzearen konfirmazioa eskertuko da.

Gida modu fisikoan dago eskuragarri Emakumeen Etxean behar duenarentzat; hala ere, formatu digitala estekera sartuta deskarga daiteke.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/03/15-an argitaratua