Udalak eskolako jolastokiak birnaturalizatzeari buruzko jardunaldi batean parte hartuko du
Hilaren 18an izango da Euskadiko Arkitektura Institutuan
Donostiako Udaleko Parke eta Lorategietako ataleko teknikari batzuk
eskoletako jolastokiak birnaturalizatzeari buruzko jardunaldi batzuetan parte hartuko dute
apirilaren 18an (osteguna),
Euskadiko Arkitektura Institutuko egoitzan, San Teresa komentuan. Institutuak berak gonbidatuta,
BerdeaPiztu programaren barruan egindako jardueren xehetasunak emango dituzte teknikari horiek.
Halako
lanak egin dituzte
eskola publiko askotan baina, denetan ere,
jolastokiaren baldintzetara eta ikastetxearen premietara egokituta:
- Aiete
- Arantzazuko Ama
- Aitor Ikastola
- Ibai Ikastetxea
- Zuhaizti Ategorrieta
- Amara Berri
Hala, 2022an hasi eta 6 ikastetxe publikotako patioak eraldatu dituzte, eta horrek esan nahi du 3500 m²-ko azalera berdea berreskuratu eta 70 zuhaitz baino gehiago eta horren bi halako zuhaixka-espezie landatu dituztela, espezie autoktonoak aldatutako horietako % 80.
Bi patiotan dagoeneko osatuta dago programa, eta beste lauetan urte honen erdialdean amaituko dute eraldaketa. Hala ere, beste lau proiektu berri ere badaude oraindik eginkizun.
Donostiako Udaleko Parke eta Lorategien Ataleko teknikari Lucia Peñak zera esan du BerdeaPiztu programaren baitan: "
Eskoletako jolastokietan zen hormigoizko azalera kendu eta berdeguneak eta landareak jartzen ari gara, jolasak eta rolak dibertsifikatu eta funtzio natural eta ekologiko batzuk berreskuratzeko; parte-hartzearen bidez eginda, betiere, jarduera horiek".
Erakusketa
Hilaren 18an,
BerdeaPizturi buruzko erakusketa ere izango da jardunaldiak egingo diren lekuan bertan, eta proiektuari buruzko elementuak, argazkiak eta bideoak ikusteko modua izango da han. Zehazki, Santa Teresa komentuko klaustroan izango da erakusketa, eta "Arboretum. Zuhaitzak arkitektura" izango du izenburu. Erakusketa hori egiten orain dela hiru urte hasi ziren Bordelen, eta zuhaitzen izaera arkitektonikoa eta hirigintza garapenarekin duten lotura berrestea du xede.
Erakusketa 2024ko urrira arte izango da.
Erlazionatutako dokumentuak
2024/04/17-an argitaratua