Apirilak 26: eraikinen irisgarritasuna hobetzeko dirulaguntzen eskaera

Abenduaren 30era arte eskatu ahal izango dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak Donostiako Etxegintzaren bidez 1,68 milioi euro bideratuko ditu bizitegi-eraikinen eta etxebizitzen birgaitzea diruz laguntzera.

Dirulaguntzak


Hiru mota ezberdinetako lanek jaso ahal izango dute diru-laguntzak:
  • Irisgarritasuna eta Eraikinen Azterketa Teknikoarekin lotura duten elementu komunak
  • Energia-eraginkortasuna eta isolamendu akustikoarekin lotura duten elementu pribatuak, eta mugikortasun urriko edo 65 urtetik gorako pertsonen etxebizitzen birgaitzea
  • Alokabide udal-programaren bitartez alokairuan jarri nahi diren hutsik dauden etxebizitzen birgaitzea

Etxebizitzak eta bizitegi eraikinak zaharberritzeko eta irisgarritasuna hobetzeko diru laguntzen informazio osagarria.

Tramitazioa presentziala eta on-line


Diru-laguntzak eskatzeko epea apirilaren 26an 9:00etan hasiko da eta abenduaren 30ean 14:00etan amaituko da.

2022/04/25-an argitaratua