Altzako Kiroldegia eraikitzeko lanen lehen lotea esleituta

Tokiko Gobernu Batzordearen beste akordioak: José Manuel Varona zahar etxea, Ikastetxeetan obrak eta DSS Klima 2050 ekintza plana

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Eneko Goia alkatea


Tokiko Gobernu Batzordeak milioi bat euroren truke esleitu du etorkizuneko kiroldegiari buruzko hondeaketa lotea.

Donostiako alkate Eneko Goiak aditzera eman du, Tokiko Gobernu Batzordeak esleitu duela Altzako Kiroldegiaren proiektuen lanak dituen bi loteen lehena. Eneko Goia alkateak zehaztu du, lote hau hondeaketa lotea dela eta Construcciones Mariezcurrena, Construcciones Zubieder eta Urbycolan enpresek osatutako UTE delakoari esleitu diotela milioi bat euroren truke. UTEak lau hilabeteko epea izango du lan hori egiteko.

Behin lote horren gaineko lanak amaituta, bigarren lotea esleituko da. Eta lote hau eraikina eraikitzeko lotea da, eta 16,2 milioi euroko aurrekontua du. Hortaz, epe laburrean Altzako kiroldegiaren lur-sailan hasiko dira makinak lanean.


José Manuel Varona zahar etxea


Tokiko Gobernu Batzordeak segidako kontratua esleitu du: Jose Manuel Varona zahar etxea handitu eta birgaitzeko obren kontratua. Zahar etxe hau Santa Barbara 19 kalean dago, 400 bazkide baino gehiago ditu, eta jarduera anitzak egiten dituzte.

Udalak duela urtebete gutxi gorabehera erosi zuen lokala eta, behin lokala handitzeko eta hobetzeko - bereziki irisgarritasuna hobetzeko - proiektuan lan eginda, Urbycolan enpresari esleitu dio lanak egiteko kontratua. Eta esleipenaren prezioa 381.000 eurokoa da eta enpresak lanak egiteko sei hilabete izango ditu.


Ikastetxeetan obrak


Tokiko Gobernu Batzordeak Amara Berri (Urbieta eraikina) eta Zuhaizti (Atarizar 22 eraikina) ikastetxeak hobetzeko kontratuak esleitu ditu. Bi hobekuntza-proiektu hauek Eusko Jauralritzaren Udalaguntzak programan sartuta daude, eta ondorioz, Eusko Jaurlaritzak lanen %60 ordainduko du eta Udalak %40.

Amara Berri Urbietaren kasuan, kanpoko fatxada berritzeko obrak egingo dira. Eta lan horiek Teusa Técnicas de Restauración enpresari esleitu zaizkio 461.000 euroren truke. Enpresak bost hilabeteko epea izango du lanak egiteko.

Zuhaizti Ikastetxeari dagokionez, eskolako teilatua berritzeko obrak egingo dira Atarizar 22 kaleko eraikinean. Kontratu hau Unebide enpresario esleitu zaio 283.000 euroren truke, eta enpresak hiru hilabeteko epea izango du lanak amaitzeko.

Aurreikusita dago lan horiek ikasturtea amaitu bezain laster hastea.


Maria Cristina Zubia


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Donostiako Maria Cristina zubiko apaingarriak zaharberritzeko proiektua. Eta proiektu hau idatzi du Arte Ederretan lizentziatu José Luis Larrañagak, eta zubiko apaindura eta eskultura elementuak zaharberritzean datza, baita lau obeliskoen apaingarriak ere.

Proiektuak 761.000 euroko aurrekontua du.


Giza Eskubideen gaineko Ibilbide Pedagogikoa Aieten


Tokiko Gobernu Batzordeak izendatu ditu Giza Eskubideen aldarrikapenean oinarrituta Aieteko parkean ibilbide pedagogiko egonkorra diseinatzeko proiektu lehiaketaren epaimahaia osatuko duten kideak.

Eta epaimahaia osatuko dute hainbat udal-departamentutako zazpi pertsonek. Gehienak Giza Eskubideen bulegoko ordezkariak izango dira, eta Donostiako alkate Eneko Goia izango da epaimahaiaren presidentea.

Ibilbide pedagogiko egonkor hau Eskura Giza Eskubideen Baliabide Pedagogikoen zentroaren ekintzetako bat da. Gogoan izan, zentro honen sorreraren berri eman zutela otsailean Donostiako alkate Eneko Goiak, Gipuzkoako Diputatu Nagusi Markel Olanok, eta Iñigo Urgullu Lehendakariak.


DSS Klima 2050 ekintza plana


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du DSS Klima 2050 ekintza plana, eta adostu du plan horrek dituen ekintzak bultzatzea. Eta planak hainbat helburu jasotzen ditu epe ertainean (2030) eta epe luzean (2050), baita helburu horiek lortzeko garatu beharreko ekintzak ere.

Besteak beste, planak segidako konpromisoak hartzen ditu: berotegi efektuko gasen isuria 2030erako %40 murriztea, eta 2050rako %80-95 murriztea.

Plana egiteko Udala hainbat departamenturekin, erakunderekin eta hiriko eragilerekin elkarlana izan du.

2018/06/05-an argitaratua