Euskara ikasteko udako ikastaroen dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

Ikastaroa hasten denetik, hilabete bateko epea izango dute eskatzaileek

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Udaran euskara ikasi nahi dutenentzat, Donostiako Udalak Euskara Zerbitzuaren bidez ematen dituen dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik dago. Uztailaren 1etik aurrera eska daitezke laguntza hauek, eta ikastaroa hasi eta hilabete izango dute gehienez laguntzak eskatzeko.

Bestalde, Autoikaskuntza eta Barnetegiei dagokionez, hauek ere ikastaroa hasi eta hilabete bateko epea izango dute. Azkenik, irailean hasitako ikastaroen kasuan, dirulaguntza eskatzkeo azken eguna irailaren 30ean amaituko da.
 

Eskabideak aurkezteko lekuak:


Internet bidez edo papereko Eskabidea aurkeztuz Euskara Zerbitzua edo UdalInfoko bulegoetan: 9:00-14:00

Dirulaguntza jasotzeko baldintzak:

  • 16 urtetik gorakoa izatea eta Donostian erroldatuta egotea edo egoitza soziala Donostian duen enpresa edo entitate batean lan egitea.
  • Eskabidea behar bezala beteta eta derrigorrezko dokumentazioa dagozkien epeen barruan aurkeztea.
  • Ikastaroa amaitzerako matrikula ordainduta izatea.
  • Gutxienez %85eko asistentzia egiaztatzea.
  • Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculumak jasotzen dituen azpimailetako bat gainditzea gutxienez.
  • Zerga ordainkizunetan egunean egotea (Ogasuna eta Udal Zerga Biltegiko Atala) eta Gizarte Segurantzaren aurrean.

2020/07/01-an argitaratua