Rosa Prieto Peruko CIPCA elkartearen zuzendariaren bisita

Piura eskualdeko desberdintasunaren arazoari erantzuna eman nahi dio CIPCA erakundeak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


CIPCA erakundeko zuzendari Rosa Prieto Donostian izan da, Alboan GGKEren eskutik, Piura eskualdean 46 urtez baino gehiagoz erakundeak egiten duen lana aurkeztu eta ezagutzera emateko.

Udaleko hainbat zinegotzirekin izandako bileran, APPROCAP kooperatiba aurkeztu du Rosak, emakumeek soilik kudeatua, kakao organikoa Piura Garaia bailarako eskualdean ekoizteen baitu, aipatu elkarteak sustatu eta aholkatuta.

Donostiara ez ezik, estatuko hainbat lekutara eta Europara ere joan da bisitan, bere elkarteak hango eskualdean ekoizten duen kalitatezko txokolatea esportatzeko sareak eta aliantzak sortu nahi ditu eta. Sareak sortzea lagungarri izango litzateke eskualdeko emakumeen ahalduntzea bultzatzeko eta landa aldeko biztanleen garapen aukerak eta eskubideak gauzatzea hobetzeko.

Elkartasun sare horiek sortzeko, lantegi bat izango da, asteazkenean, Gipuzkoako ostalarien elkartearekin. Hartan, Piuran (Peru) ekoitzitako kakaoa eta Chiapasen (Mexiko) ekoitzitako capeltic kafea aurkeztuko dituzte.

"Kafea,sorotik kikarara: kontsumo kontzientea eta arduratsua" proiektuaren barruan egongo litzateke jarduera hori, Lankidetza Bulegoaren bitartez Donostiako Udalak finantzatuta.

2019/05/22-an argitaratua