Plan integral bat jarri du abian Donostiako Udalak, Donostiako ekonomia suspertzeko

2,6 milioi eurotik gorako funtsa du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

  • 2,6 milioi eurotik gorako funtsa du.
  • Donostiako merkataritza eta ostalaritza sektoreetako enpresa eta autonomoentzat laguntzak jasotzen dira.
  • Laguntza berezia izango dute Ekialdeko barrutiko saltokiek eta zenbait auzok, adibidez, Egiak, Loiolak eta Martutenek.
  • Elkartasun Funts bat abiaraziko du Udalak, aurrez ordaintzeko bonu batzuekin, konfinamendua amaitzen denean hiriko merkataritzan eta ostalaritzan kontsumitzeko.
  • Laguntza eta informazio eskaerak Sustapenaren webgunean, 943482800 telefonoan eta fomentoss@donostia.eus helbidean egingo dira apirilaren 27tik aurrera.


Krisiaren aurkako Plan Ekonomiko bat (PREK) diseinatu du Donostiako Udalak, Donostiako Sustapena baltzuaren bidez. Hainbat neurri biltzen ditu plan horrek, COVID-19k eraginiko krisiaren ondorioz Donostian jarduera ekonomikoa murrizteak edo uzteak eragindako ondorio ekonomikoak arintzeko.

Eneko Goia alkateak adierazi duenez, egungo egokieran, bi alderdi izango ditu ardatz Udalak, ahalegintzeko orduan: lehena, gizarte zerbitzuak; bigarrena, ekonomia suspertzea.

Hori guztia, ekonomiaren eta aurrekontuen ikuspuntutik oso konplexua den egoera batean. Hala, 70 milioi euroko desoreka izango duen aurrekontu proiekzio bat egin du Udalak 2020rako onarturiko aurrekontuarekiko.

Era berean, dei bat egin die donostiarrei, tokiko merkataritza ‘salbatzen’ esku har dezaten, hurbileko merkataritzan kontsumo kontzientea eginda, Donostiako oinarrizko sektore horri berreskuratzen laguntzeko.

Bestalde, PSE-EEko bozeramaileak eta Hiri Proiektuetako zinegotzi Marisol Garmendiak nabarmendu duenez, “konfinamenduaren ondorioak gehien jasan dituzten tokiko sektoreak babesteko” borondatea du Udalak. Horietako bat, zalantzarik gabe, tokiko merkataritza da, Donostiako merkataritza txikia; hura sendoa ez bada, ezin baitugu ulertu gure hiriaren garapena. Herritar bakoitza bere auzoko eta kaleko dendei laguntzeko garaia da. Hurbileko merkataritza, Donostiako ekonomia eta enplegurako oinarrizkoa, ia 9.000 langilek baitihardute negozio horietan”.
PREK Plan Ekonomikoaren xehetasunak ikusi PDF honetan

Ekonomia suspertzeko plana


Toki esparrutik sortzen da PREK plana, beste entitate eta erakunde batzuekin batera, krisiaren eragina murrizteko eta, Donostiako kontsumoa suspertuta, etorkizunerako konfiantza sortzeko. Bi fase ditu planak:
  1. Kontingentzia ekonomikoa Donostiako enpresa jarduerari informazioa, aholkularitza eta laguntza ematean oinarritutako neurriak biltzen ditu, negozioek jarraitzea eta enpleguari eustea lortzeko.
  2. Ekonomia suspertzea Pandemiaren ondoren sortuko diren eginbeharretarako neurriak biltzen ditu.

Printzipio hauek ditu oinarri Ekonomia Suspertzeko Planak:
  • Osotasuna. 15 neurri ditu, eduki eta onuradun ugarirentzat.
  • Gizartea jomuga izatea. Kolektibo ahulenetarako da plana, bai eta desberdintasun indize handienak dituzten auzoetarako ere.
  • Singulartasuna. Donostiako eredu ekonomikoaren espezifikotasuna onartzen du, eta krisiak gehien eragiten dien sektoreetarako neurri batzuk lehenesten ditu, kontuan izanda baliabideak mugatuak direla.
  • Bi fasetan egitea. Lehenengoak, osasun alertan, jarduera ekonomikoari eutsi eta ondorengo estrategia ezarriko du. Bigarren faseak, epidemiaren ondoren, erdigunean izango du Donostiako ekonomia berriro ireki eta lan merkatua biziberritzea.
  • Digitalizazioa. Planean, Internet bidezko negozioa, plataformak eta tresna digitalak sustatzeko eta finkatzeko neurriak elkartzen dira, suspertze ekonomikoaren bidaide.
  • Erakundeen arteko lankidetza. Beste entitate, elkarte eta erakunde batzuekin lankidetzan aritzeko bokazioa duela sortu da plana, batez ere, krisiaren ondoren.
  • Arintasuna. Tramitazio administratiboa errazten du, laguntza batzuetan, dirulaguntza ebatzi eta, gehienez ere, 20 eguneko epean ordaintzeko konpromisoa hartuta.
PREK Plan Ekonomikoaren xehetasunak ikusi PDF honetan

Hauek dira PREK planaren neurri zehatzak

  1. Merkataritzari eta ostalaritzari laguntzea. Laguntza horiek handixeagoak izango dira dira Altza, Herrera, Bidebieta, Intxaurrondo, Egia, Loiola eta Martutene auzoetako establezimenduetarako:
  2. Leihatila bakarra.
  3. Aurrez ordaintzeko bonuen bidezko Elkartasun Funtsa

PREKeko beste neurri batzuk
  • Donostiako sustapen zentroetan dauden 214 enpresetarako laguntzak (Enertic, Zentek, Cemei, Pia, Villa Yeyette, Belartza eta Democenter).
  • Langabetuei aholkua eta prestakuntza linean eskaintzea
  • Enpresak lehiakortasunera egokitzeko prestakuntza eta aholkularitzaespezializatua.
  • Doan lagatzea Donostiako Sustapeneko enpresa zentroen eta beste azpiegitura batzuen espazio komunak, mikroenpresa txiki eta ertainen eta autonomoen arteko merkataritza harremanak errazteko.

2.622 establezimendu eta 8.722 enplegu ditu Donostiako txikizkako merkataritzak, hau da, BPGaren % 8,5. Ostalaritzak, ordea, 1.440 establezimendu eta 8.326 enplegu, Donostiako BPGaren % 6,5.


PREK Plan Ekonomikoaren xehetasunak ikusi PDF honetan

Laguntza eta informazio eskaerak:Sustapenaren webgunean, 943482800 telefonoan eta fomentoss@donostia.eus helbidean egingo dira.

2020/04/21-an argitaratua