Habanako Historialariaren Bulegoaren ordezkariek gure hiria bisitatu dute, bi helbururekin.
Habanako Historialariaren Bulegoaren ordezkariek gure hiria bisitatu dute, bi helburu zituztela. Alde batetik, beren proiektua aurkeztea: “Habanako hirigune historikoan gizarte-arreta emateko programa indartu eta dibertsifikatzea“ (Donostiako Udalak laguntza emango dio proiektu horri Euskal Fondoaren bidez). Bestetik, Gureak Taldearen arduradunekin hainbat bilera egitea, in situ ezagutzeko talde horrek, duela 40 urte baino gehiago, adimen-desgaitasuna edo buruko gaitza duten pertsonak laneratzeko egiten dituen lan eta jarduerak, azken helburua izanik, pertsona horiek gizartean eta lanean guztiz integratzea.2017/05/03-an argitaratua