Dbusen 2019 urteko Memoria aurkeztu da

Urtean zehar enpresaren inguruan egindako ekintza guztien laburpena da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Urteko 365 egunek askotarako ematen dute, eta horrela izan da Dbusentzat ere. Horrela erakusten du enpresak atera berri duen 2019 urteari dagokion Urteko Memorian. Bertan, urtean zehar bai enpresaren barruan bai kanpoan egin diren ekintzen laburpen zehatza azaltzen da. Izan ere, bertan alderdi ezberdinak hartzen dira kontuan:
  • Eskainitako zerbitzuarekin lotutako alderdiak
  • Egindako jarduketak
  • Autobusen flotari buruzko datuak
  • Dbus partaide izan deneko proiektuak
  • Egin dituen ezarpen teknologikoak

Baina batez ere, Memorian Dbusek lantzen dituen hainbat konpromisu azpimarratzen dira:
  • Dbusen alderdi sozial, ekonomiko eta ingurumenekoekin duen konpromisoa
  • Bere langileekin hartutako konpromisoa
  • Kudeaketa etikoa eta garapen iraunkorra
  • Kudeaketan eta zerbitzuaren kalitatean bikaintasuna lortzeko emandako urratsak.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/06/17-an argitaratua