V. Donostiako Merkataritzaren Sariak banatu dira

Hiriko saltokiei zuzendutako sariak dira, egunerokoan egiten duten lana aitortzeko eta babesteko

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiak Merkataritzaren Egunaren edizio berri bat ospatu du, hiriko saltokiei sariak emanez, haiek beren egunerokoan egiten duten lana aitortzeko eta babesteko.

Ekonomia Bultzatzeko zinegotzi Marisol Garmendiak hau adierazi zuen: “merkataritzak sektore estrategiakoa izaten jarraitzen du hiriarentzat. Saltoki askok gaizki pasa dute Covidek eraginiko krisiaren ondorioz, baina egoerari aurre egin diote, ahal izan duten estrategia guztiak erabiliz egunero pertsiana igotzen jarraitzeko. Sari hauekin, kalitatezko eskaintza mantentzeko egiten duten ahalegina eskertu nahi dugu, dendaren formatu fisikoa eta salmentarako online plataforma berriak konbinatuz”.


Sarituak


Tokiko merkataritzaren lanari hainbat modalitatetan, sari hauek eman dira:

  • Finkaturiko merkataritza ibilbidea kategoria: Almacenes San Ignacio, Minimil eta Zugasti Jantziak
  • Saltoki jasangarria kategoria: Minusse eta Mikel Aranburu Arte y Grabado
  • Saltoki berritzailea kategoria: The Loaf eta Noventa Grados
  • Saltoki sortu berria kategoria: Muno Baserria eta Garrarte


Sari hau Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak antolatu du, Donostia Sustapenaren bidez, eta San Sebastián Shops elkartea izan da laguntzaile.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/11/19-an argitaratua