Bisita gidatua: Cristina Enea neguan

Otsailak 12

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Cristina Enea neguan


Cristina Enea parkeko zuhaitz, landare eta bizidunak urtean zehar aldatuz doaz, eta urtaro bakoitzak badu bere berezitasuna eta bere xarma, baita neguak ere.

Urtaro honetan hosto iraunkorreko koniferek hartzen dute dagokien protagonismoa parkean, zedro, izei eta pinuak baitira urtaro gogor honetan, adarretan hostoei eusten ausartzen diren zuhaitz gogor eta sendoak. Badira fruituak neguan ematen dituenak ere, animalientzat oso preziatuak janaria garesti baitago sasoi honetan.

Bizidunek garatutako mekanismo asko inspirazio iturri izan dira gizakion egunerokoan, horietako batzuk ere neguan ikusgarri ditugu parkean.

Bisita gidatuak


Arropa jantzi, neguko ibilaldi baten xarmaz gozatzeko. Helduentzako bisita izango da hau, parkeko bizidunen neguko berezitasunak ezagutzeko aukera izango dena. Izen-emateak zabalik:
  • Urtarrilaren 29an euskaraz
  • Otsailaren 12an gazteleraz

Informazio gehiago eta izen-emateak: cristinaenea.eus

2023/01/23-an argitaratua