Belodromoak mugikortasun agenteen 31 plazak betetzeko lehen ariketa hartuko du

Prozesuan, agenteek proba teorikoak, fisikoak nahiz psikoteknikoak gainditu beharko dituzte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Antonio Elortza Belodromoan egingo da maiatzaren 25ean, 2017ko EPEari jarraikiz, mugikortasun agenteen 31 plazak betetzeko lehen froga.

Zehazki, lehen bi ariketak egingo dira. 9:00etan, gaitegi orokor eta espezifikoen ariketa teorikoa eta 12:30ean, hiriko kale izendegiari buruzkoa.

Lehiaketa-oposizio honetan 630 pertsonek izena eman dute, 438 gizon eta 192 emakume. Batez beste, 35 urte dituzte hautagaiek.

Donostiako Udalaren hautaketa prozesuan ohikoa den moduan, lan poltsa bat osatuko da lehiaketa-oposizio fasea gainditu duten baina plaza kopurua dela-eta izendatu ezin diren haiekin.

Lan poltsa horren bidez, zerrendako pertsonei dei egingo zaie puntuazio ordenaren arabera, etorkizunean sor daitezkeen lan premiei erantzuteko.

2018/05/24-an argitaratua