Kirol Ekintzak kanpainako kirol ikastaroek 1.130 plaza eskainiko dituzte udan

Ekainaren 17an hasiko dira eta hiru hilabeteko iraupena izango dute: ekaina, uztaila eta irail

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Kirol Ekintzak 2023/24 Kanpainako ikastaroak (16 urtetik gorakoei zuzendutakoak) ekainaren erdialdean amaituko dira, eta, beraz, Donostia Kirolak kirol-ikastaroen eskaintza bat diseinatu du udarako udal kiroldegietan:
  • Ekainaren 17an hasiko dena, etenik gabeko jarduera-eskaintza egon dadin
  • Ikastaroak hiru hilabetekoak izango dira: ekaina, uztaila eta iraila
  • Abuztuan ez da saiorik egongo, hilabete horretan biltzen baitira mantentze lanen urteko itxierak

Guztira, 1.130 plaza eskaintzen dira hiriko udal kiroldegietan programatu diren 77 ikastaroetan, honako jarduera hauekin:
  • Indoor zikloa
  • Mantentze-gimnasia
  • 65 plus
  • Uretako gimnasia
  • GAP
  • Yoga
  • Circuit training
  • Igeriketa
  • Pilates
  • Latinzumba
  • Padel
  • Cross training
  • TRX
  • Total body
  • Total training

Uda honetako berrikuntza gisa, Kalistenia Workout ikastaroa ere izango da, Bentaberriko kalistenia pista berrian.

Izen-emateak maiatzaren 20tik aurrera:
  • Online egin ahal izango dira, Donostia Kirolaren webgunetik
  • Donostia Kirolaren bulegoetan
  • Udal kiroldegietan ere egin ahal izango dira

Ikastaro guztien informazio zehatza donostiakirola.eus webgunean kontsulta daiteke.


Ikastaroen eskaintza horrez gain, udan Aukeran programa mantenduko da, eskainitako ikastaro bakoitzaren saio solteetan izena emateko aukera ematen duena.

2024/05/14-an argitaratua