0-5 URTEKO HAURRENTZAKO ETA BEREN GURASOENTZAKO EGOKITUTAKO ESPAZIOA.

Izen ematea Martxoaren 15etik 23ra

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Haurrak eta gurasoak elkarrekin egoteko prestatu den gune bat eskainiko da. Haurrak gurasoekin batera egon ahal izateko espazio egokitua eta gidatua eskaintzen dugu.
Gurasoak izango dira ekintza burutuko dutenak, Zapuburu elkarteko hezitzaileen laguntzarekin. Haurraren garapenaren ezagutzan sakontzeko eta haurren haziera praktikak ezagutzeko proposamena da.





6 haurrez eta hauen gurasoez osatutako bi talde osatuko dira:

- 0-24 hilabete bitarteko 6 haur + gurasoak
- 2-5 urte bitarteko 6 haur + gurasoak


DATAK – APIRILA ETA MAIATZA (3 saio):
Apirilak 17, asteartea, 10:00-11:30 Gros Haurtxokoan
Maiatzak 8, asteartea, 10:00-11:30 Gros Haurtxokoan
Maiatzak 22, asteartea, 10:00-11:30 Gros Haurtxokoan

IZEN-EMATEA: Martxoak 15 – 23

Izen ematea Gazteriako web orrian aurkituko duzuen fitxa betez eta helbide elektronikora bidaliz egin behar da. Adin tarte bakoitzerako fitxa bat dago; haurraren adinaren araberako fitxa bete beharko da.
www.donostia.eus/lehenhaurtzaroa
gazteria@donostia.eus

Izen emate kopurua eskainitako plazak baino handiagoa bada, zozketa publiko bitartez egingo da hautaketa. Hautatuak suertatu ez direnekin itxaron zerrenda bat osatuko da. Lehentasuna Donostian erroldatuta daudenak izango dute eta aldez aurretik 0-5 urteko Egokitutako Espazio honetan lehenago parte hartu ez dutenek.

2018/03/14-an argitaratua