Donostia Antzerki Saria euskarazko antzerki profesionala bultzatzeko eta indartzeko Donostia Kulturak eta Udaleko Euskara Zerbitzuak sortutako saria da. Urtero, Antzerkiaren Nazioarteko Egunean antolatzen den ekitaldian, Donostian aurreko urtean euskaraz helduentzako eskaini den antzezlan onenari ematen zaio saria.
Parte hartzeko baldintzak:
2026ko urtarrilaren 1erako 18 urte beteta izatea
Donostiarra izatea
euskara jakitea
antzerkia gustuko izatea
Epaimahaian parte hartzeko inprimakia bete behar da, abenduaren 12tik 19ra. Izena eman dutenen artean bi pertsona aukeratuko dira abenduaren 22an egingo den zozketa bidez.