Udala elikadura-sistema eraldatzeko proiektu europar batean parte hartzen ari da

Europako Batasunak 886.000 euroko ekarpena onartu du Donostiarako

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiak, Sustapenaren bidez, Fusili proiektuan parte hartzen du. Ezagutzen eta ikaskuntzen trukerako proiektua da, hain zuzen, elikadura-sistema eraldatzeko erronkei heltzea helburu duena. Europako Batasunak 886.000 euroko ekarpena onartu du Donostiarako, proiektua aurrera eramateko.

Egungo elikadura-sistemaren eraldaketa lortu ahal izateko lehen zutabeak jartzea; horixe da proiektuan parte hartzen duten hiriek aurrean duten erronka. Donostia jadanik hasia da elikadura-sistema propioa izateko lanean.

Enrique Ramos Sustapen Ekonomikoko zinegotziaren arabera, “proiektu honen bidez, Donostiako hiriak aukera ezin hobea du elikadura-sistema osoa eraldatzeko, sektoreko eragile guztiekin elkarlanean eta Europar Batasunarekin eta Europako hamaika hirirekin lankidetzan, aurrera eraman beharreko estrategia definituz, politikak martxan jarriz eta, horrez gainera, dagokion ekintza-plana aplikatuz”.

Hauek dira Fusili programaren helburu zehatzak:
  • Elikaduraren arloko Living Lab-ak sortzeko metodologia bat zehaztea.
  • Hamabi hirietan elikaduraren arloko Living Lab-ak sortzea.
  • Hiriaren elikadura-sistema ebaluatzea, eragile publiko eta pribatuekin elkarlanean, Food 2030 europar estrategiaren lehentasunak kontuan hartuta.
  • Beste hamaika hiriekin batera, epe laburreko eta luzeko plangintza bat diseinatzea, hiriaren elikadura-sistema eraldatzeko, politika berritzaile eta ekintza-planen bidez.
  • Negozio-eredu eta finantziazio-eskema berriak garatzea eta funts publiko eta pribatuak modu berritzailean erabiltzea, zehazturiko politikak martxan jartzeko.
  • Nazioarteko besteko proiektu eta ekimen batzuekin lankidetzan aritzea, ezagutzak eta esperientziak modu eraginkorrean trukatzeko.

2020/06/17-an argitaratua