Gaur hasiko da Zurrumurruen aurkako formakuntza Donostian

Ondoko formazio egitasmoak, besteak beste, zurrumurruen aurka lanean arituko den pertsona ezberdinez osatutako Donostiako zurrumurruen aurkako agenteen sarea sortzea du helburu nagusi gisa.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Kultur Aniztasun Bulegotik abenduan antolatuko ditugun Zurrumurruen Aurkako formazio saioetan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.

Zurrumurruen Aurkako Estrategia etorkin, errefuxiatu eta oro har, kultur aniztasunaren aurkako estereotipo negatibo edota aurreiritziek sortutako ondorioak indargabetzeko dinamika da. Gizarte kultur-anitz honetan, zurrumurruek pertsonen arteko harremanak sortzeko eta elkarbizitzarako oztopo garrantzitsuak izateaz gain, jarrera eta diskurtso xenofobo eta arrazistak eraikitzeko testuinguru sozial aproposa eratzen dute.

Horrenbestez, Kultur Aniztasun Bulegoarentzat etorkin, errefuxiatu eta bestelako kulturak dituztenen inguruko zurrumurruen aurkako sentsibilizazio eta esku hartze estrategia herritarra garatzea ezinbestekoa da.

Donostian, Euskadi mailako Zurrumurruen Aurkako Sarean (ZAS) parte hartzen dugun elkarte eta instituzioek bultzatzen dugu aipatutako estrategia eta gure hirian zurrumurruen aurkako lanean garatzen ari diren bestelako iniziatiba, eragile eta pertsonekin elkarlanean egin nahi dugu bidea.

Ondoko formazio egitasmoak, besteak beste, zurrumurruen aurka lanean arituko den pertsona ezberdinez osatutako Donostiako zurrumurruen aurkako agenteen sarea sortzea du helburu nagusi gisa.

NOIZ: Abenduaren 11,13 eta 17 (Hiru saio orotara)

NON: Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxean

ORDUTEGIA: Arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara

EGITARAUA:

  • 1. saioa: Aurreiritziak, estereotipoak eta zurrumurruak. Xabier Aierdi (Begirune- Inmigrazioaren Ikerketarako Laborategia. EHU)
  • 2. saioa: Genero ikuspuntua zurrumurruen aurkako estrategian. Norma Vazquez (Indarkeria sexistan eta emakumeen ahalduntzean aditua)
  • 3. saioa: Elkarrizketa eta komunikaziorako gaitasun praktikoak. Asier Gallastegi (Aholkularia, formatzailea eta coach)


IZEN EMATEA:
Formazio saioetan parte hartu nahi baduzu idatzi mezu bat kulturaniztasuna@donostia.eus helbidera edo deitu 943 48 14 98 telefono zenbakira.

Animatu eta eman izena!

EGITARAUA

2018/12/11-an argitaratua