Donostia Klasikoa (abuztuaren 4). Garraio eta trafiko neurri bereziak

TAO, Dbus, Lurraldebus, aparkalekuak, bide mozketak

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

TAO

 
Egoiliarrentzako Aparkaleku Bereizgarria (TAO txartela) duten hiritar guztiek, baimena izango dute beraien ibilgailuak Aparkaleku Mugatuko Guneetako edozein sektoreetan  aparkatzeko destinoko eremuko TAO Txartela dutenen baldintza berdinetan, uztailaren 23tik abuztuaren 21era, biak barne.  

Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan)  araututako ordutegiaren barnean.  

DBUS

 


LURRALDEBUS

 
XVIII. Donostia Klasikoa. E01-E02-E03-E05-E07-E08-E09-E21-E22-E25-E27 Lineen aldaketak  

Lurpeko Aparkaleku Publikoak

 
Donostia Klasikoa-ko antolakuntzak emandako informazioaren arabera hauek dira, abuztuaren 4an, lurpeko aparkalekuek jasango dituzten aldaketak:  

Boulevard Aparkalekua:  
  • Sarbidea. Erregina Erregeordearen kalea eta Boulevarda itxita 16:00etatik 18:30era  
  • Irteera. Boulevarda itxita 8:00etatik 11:45era eta 15:00etatik 20:00etara.  
  • Bertakoentzat Boulevardeko sarrera eta irteerak itxita 16:00etatik 18:30era.


Alderdi Eder Aparkalekua:
  • Irteera. Hernani kalea itxita 9:00etatik 11:45era eta 15:30etik 18:30era  
  • Sarbidea . Hernani kalea itxita  8:00etatik 20:00etara  
  • 16:00etatik 18:30era ezingo da aparkalekutik atera ala sartu


Zuloaga Plaza Aparkalekua:
  • Sarbidea eta irteera itxita 16:00h -18:30h


Kontxa Aparkalekua:
  • Sarbidea: Andia kalea itxita 10:30etik 11:45era eta 16:00etatik 18:30era  
  • Askatasun hiribidea itxita 10:50etik 11:45era eta 16:00etatik 18:30era  
  • Irteera. Miramar kalea eta Askatasun hiribidea: itxitak 10:50etik 11:45era eta 16:00etatik 18:30era


Okendo Aparkalekua:  
  • Sarbidea eta irteera  Erregina Erregeordearen kaletik itxita 16:00etatik 18:30era


San Martín Aparkalekua:  
  • Sarbidea itxita  16:00etatik 18:30era



Hiriaren erdialdean eragin nabarmena izango duten ezinbesteko trafiko neurriak

2018/08/01-an argitaratua