Kontadoresek berriro irekiko ditu ateak

Ekipamendua azaroaren 24tik aurrera jarriko da martxan ohiko ordutegian

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Datorren astetik aurrera, Kontadores Gazte Zentroak ateak irekiko ditu berriro. Hemendik aurrera, dagozkion osasun-neurri guztiak aintzat izango dira gazteentzako zuzendutako zentroan. Besteak beste, hauetarako lekua da:
  • Kultura
  • Artea
  • Sorkuntza

Duñike Agirrezabalaga Gazteria zinegotziak adierazi duenez, "Kontadoresek osasun jarraibideak hartu ditu egonaldi segurua bermatzeko. Aldez aurretik gelen erabilera erreserbatu behar da; iristeko eta irteteko ordutegia bete behar da; pertsonen arteko segurtasun-distantziari eutsi behar zaio; maskarak erabili behar dira; eskuak garbitu behar dira eta zentroan jarri diren seinaleei kasu egin behar zaie. Osasun-neurriak direla eta, ezin izango zaie berriro heldu zentroan egiten ziren saiakuntza edo jarduera kolektibo ez-profesionalei ".

Asteartetik aurrera, azaroak 24, zentroak ohiko ordutegian irekiko ditu ateak, asteartetik larunbatera bitartean:
  • Asteartetik ostiralera 17:30etik 20:30era
  • Larunbatetan 17:00etatik 21:00etara

Besteak beste, hainbat ekitaldi ezberdinak egiteko aretoak izango dira:
  • Antzerki-entseguak
  • Prestakuntza-saioak eta bilerak egiteko
  • Edukiera mugatua duten gazteentzako bi areto irekiko dira

Martx Up prestakuntza-saioak


Martx Up 18 eta 30 urte bitarteko gazteen jarduerak sustatzeko ekimena da. Proiektuak lantzeko lau prestakuntza-saio ireki prestatu dira 2020ko azarotik 2021eko otsailera bitartean. Interesa duen edozein gazteri zuzenduta daude eta modu independentean programatu dira. Proiektuen tutoretza eta dinamizazioa MTA-Mondragón Team Academyrekin lankidetzan egingo da.

Hauek dira saioak:
  • Azaroak 24, asteartea, 17:00-20:00: proiektutik ideiara. Saio honetan ideiak zehazten laguntzeko teknikak landuko dira.
  • Abenduak 15, asteartea, 17:00-20:00: Design thinking. Metodologia hori prototipoak sortzean datza, erabiltzaileen esperientziatik abiatuta, betiere modu sortzailean.
  • Urtarrilak 26, asteartea, 17:00-20:00: Canvas. Negozio-ereduetan kontuan hartu beharreko alderdiak landuko dira eta proiektu bakoitzari aplikatuko zaizkio.
  • Otsailak 23, asteartea, 17:00-20:00: Piching. Jendaurrean aurkezpen on bat egiteko jarraitu beharreko urratsak landuko dira.

Izen-emateak egiteko, Donostian erroldatutakoek lehentasuna izango dute, www.kontadores.eus webgunearen bidez egingo dira.

Erlazionatutako dokumentuak

2020/11/19-an argitaratua