Indarkeria sexisten aurkako arreta gunea Porrontxo Jaietan

Informazio gunearen helburua da festetako eraso sexisten aurkako kanpainaren berri ematea eta erasoak pairatutako pertsonak artatzea

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Donostiako Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez, festetan indarkeria sexista prebenitzeko eta horiei aurre egiteko kanpainarekin jarraitzen du.

Kanpaina ekainean hasi zen, eta abendura arte iraungo du. Kanpainak barnebiltzen dituen neurrien artean dago, besteak beste, indarkeria sexisten aurkako informazio eta arreta gune bat ezartzea jaiegun batzuetan. Horretarako prestatutako atoi batean, hezitzaileek kanpainari buruzko informazioa ematen dute, baita gaiari buruzko zalantzak argitzeko aukera eskaini ere. Arreta-gunearen helburua da, halaber, eraso sexistak artatzea eta bertara joaten diren pertsonei laguntzea, behar diren zerbitzuetara bideratzeko.

Egiako jaietan, arreta eta informazio gune bat egongo da horretarako prestatutako atoian, Iruresoro Pasaiaren eta Karmengo Amaren kalearen arteko plazan, Luis Martin Santos plazaren parean (Plaza Haundi).

Eraso sexisten aurkako arreta eta informazio gunea Porrontxo Jaietan:

- Irailaren 15, 16 eta 17an
- 19:00 – 23:00
-
Luis Martin Santos plaza parean

Arreta- eta informazio-guneaz gain, kanpainak prebentzioa landu nahi du hiriko eragile batzuekin; kasu honetan, jarduera-protokoloak eta hainbat material banatuko dira auzoko ostalaritza-lokaletan.

Kanpainaren informazio eta material guztia webgune honetan aurki daiteke: ezezetzda.eus.

2022/09/14-an argitaratua