Donostiako 2026ko Inauteriak direla eta, trafikoan hainbat eten egingo dira eta hauek, era batera zein bestera, aldaketak eragingo dituzte hiriko zirkulazioan eta autobusen ibilbideetan.
Udalak gomendatzen du Donostiatik mugitzeko autobusa erabiltzea eta horretarako zerbitzua indartuko du.
Otsailak 14 (larunbata) eta 15 (igandea)
- otsailaren 14an (larunbata), eta otsailaren 15ean (igandea), 15:30etik 21:00etara, ibilbidea zeharkatuko duten kaleak itxita egongo dira
- Erdialdeko ibilbidea: Boulevard, Hernani, Askatasunaren hiribidea, Urbieta, Prim, Bergara, Idiakez, Gipuzkoa plaza, Legazpi, Boulevard
Groseko ibilbidea: Kursaal zubia, Zurriola hiribidea, Nafarroa hiribidea
Trafikoa
- Easo kaleak bi noranzko izango ditu, San Martin kalearen eta Mendeurrenaren plazaren artean
- Amara Zaharretik irten nahi dutenek Easo - San Martinetik edo Lizarratik egin beharko dute
- Okendo kaleko noranzkoa ere aldatuko da, larunbatean eta igande arratsaldean
- Kontxako pasealekutik garraio publikoa eta inguruko bizilagunen ibilgailu pribatuak baino ezin izango dira ibili
- gomendatzen da Inauteriek dirauten bitartean auto pribaturik ez erabiltzea erdialdeko kaleetan
Puntu Morea
Indarkeria sexisten aurkako informazio eta artatze puntua irekita egongo da:
- otsailak 14, larunbata
- 20:00-00:00
- Boulevardeko prentsa kiosko zaharrean
TAO
1-1, 1-2 eta 2-1 sektoreko aparkaleku baimena duten egoiliarrek hirian arautuko beste edozein sektoretan aparkatzeko baimena izango dute otsailaren 9tik (astelehenetik) 19ra arte (ostegunera arte), biak barne, destinoko sektoreko TAO Txartela baimena dutenen baldintza berdinetan. Hala ere, egoiliar hauek ezin izango dute beren ibilgailua dohainik aparkatu ordainketa nahitaezkoa den guneetan (15 eremuko guneetan) araututako ordutegiaren barnean.
Aparkatzeko baimen honek ez du gaitzen Isuri Gutxiko Eremura (IGE) sartzeko. IGEn kokatutako sektore batera sartzeko, ibilgailuak eremu horretara sartzeko ezarritako baldintzak bete beharko dira, eta, hala badagokio, dagokion baimena edo erantzukizunpeko adierazpena lortu edo formulatu beharko da.
Garraio publikoa
Autobusetako ibilbide eta geralekuetan hainbat aldaketa egingo dira:
Taxiak
Hiriaren erdigunean egingo diren aldaketak direla-eta, zenbait taxi geraleku ere aldatu beharko dira. Hala, desfilea dirauen bitartean, ezingo dira erabili kale hauetako geralekuak:
- Boulevard
- Askatasun hiribidea
- Idiakez
Taxiak Eason eta Askatasun hiribideko atari bikoitien lehenengo etxadian jarriko dira, Okendo eta Santa Katalina artean.
Lurpeko aparkalekuak
Otsailaren 14 eta 15ean, 15:30etik 21:00etara lurpeko aparkaleku hauetako sarrerak eta irteerak mugatuak egongo dira:
- Alderdieder
- Artzain Ona
- Boulevard
- Easo
- Kontxa
- Okendo
- San Martin