Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren diagnostikoaren aurkezpena

Bilera herritarrei irekia da eta astelehenan, hilaren 12an

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udalak astelehenean hartuko du Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren diagnostikoaren aurkezpena, hain zuzen ere, Aurrerapen dokumentua egiteko oinarri izango den diagnostikoa. Bertan hainbat erakunde-, gizarte-, ekonomia-eragileren eta hiritarren ekarpenak jaso dira.

Aurrerapen dokumentuan ezarpen orokorrak jasoko dira Plan Orokorraren berrikuspena egiteko. Aurreikusita dago Plan Orokor berria legealdi berrian egitea.

Bilera hiritarrei irekia da eta astelehenan, hilaren 12an, 18:00etan egingo da Donostiako Udaletxeko Udalbatzar aretoan. Bertan, Hirigintza Sostengagarriko zinegotzi Nekane Arzallusek eta Hirigintza zuzendari Jon Chavarrik parte hartuko dute, baita HAPOaren Aurrerapena idatzi duen lan-taldea ere.

Plan Orokorraren berrikuspena epe luzeko prozesu konplexua da. Hainbat fasetan banatutaa dago. Eta lehenengo fasea Aurrerapen dokumentua egitea da. Dokumentu horrek diagnostikoa eta proposamena ditu. Diagnostikoa idatzi da Plan Orokorraren bulegoaren lanak eta hiri partaidetzak antolatutako bileretan jasotako ekarpenak kontuan hartuta. Edukia www.donostia.eus webgunean kontsultatu daiteke.

Hurrengo saioan diagnostikoaren emaitza aurkeztuko da. Emaitza hau eta aurrerapena osatuko duen proposamena izango dira Plan Orokor berria idatzeko oinarriak.

Donostian indarreko Hiri Antolaketarako Plan Orokorra 2010ean onartu zen. Hamabi urtez indarrean egon ondoren, Udalak berrikuspen prozesua martxan jarri du hainbat ezarpen eta hirigintza plangintza hiriaren eboluzioari egokitzeko.

Nahiz eta Plan Orokorrak Donostiako egitura fisikoan bakarrik eragina duen (natura ingurunean, gune libreak dituen hiri-ingurunean, bideetan eta eraikin publiko eta pribatuetan) garrantzitsua da, izan ere, zuzeneko eragina du hiriaren ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-garapenean. Beraz, Donostiako Plan Orokor berriak Donostia nolakoa izan nahi duen ikuspegi orokorra emango du, epe labur, ertain eta luzera.

2023/06/09-an argitaratua