2019ko Hiritar Merezimenduaren Dominen proposamenak onartu dira

Eragin Elkartea, Hazi eta Ikasi, Elizaran ikastetxea, Gaztetxo Antzerki Eskola eta Ancora dira

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Donostiako Udaleko Bozeramaileen Batzordeak gaur goizean onartu ditu 2019ko Hiritar Merezimenduen Domina jasotzeko proposamenak. Urtero legez, saridunek urtarrilaren 19an jasoko dituzte dominak, Udalbatzak berretsi ostean:


2019ko Hiritar Merezimenduaren Dominak


  • Eragin Elkartea: 53 urtez emakumearen garapen pertsonal eta kulturala bultzatzeko egindako lanagatik. www.asociacioneragin.org
  • Hazi eta Ikasi: Eskola laguntza solidarioa. Baliabide gutxiko familien seme-alaben ikasketa prozesuan egindako lan boluntarioagatik. hazietaikasi.org/hasiera/
  • Elizaran ikastetxea: bete berri dituen 100 urteotan milaka donostiarren lanbide heziketan eta bereziki, emakumearen sustapen eta laneratzean aitzindari izateagatik. elizaran.com/
  • Gaztetxo Antzerki Eskola: Intxaurrondoko Salesianos ikastetxean sortuta, 20 urtetan antzerkigintzan egindako lanagatik.
  • www.gaztetxo.com/gaztetxo-antzerki-eskola
  • Ancora hiriko ondare urbanistikoaren alde egiten duen lanagatik. es-es.facebook.com/ancorasansebastian/

20 proposamenetik gora aurkeztu dira aurten. Talde edo pertsona fisiko edo juridikoek Udalerriari eskainitako ezhoiko zerbitzuengatik Donostiako Udalak ematen dituen dominak San Sebastian bezperan banatuko dira.

2018/12/18-an argitaratua