2013ko Inauteriak: Trafiko eta garraioen aldaketak

Amaratik datozen ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu. Okendo kaleko noranzkoa ere aldatuko da, larunbatean eta igande arratsaldean.  

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Gure hirian inauteriak ospatuko direla-eta, trafikoan hainbat eten egingo da eta horrek, era batera edo bestera, aldaketak eragingo ditu autobus ibilbideetan eta erdialdeko zirkulazioan.      

Larunbata 9a15:30etaik 20:00etara itxiko da.         
Bulebarra ixteko, Mugikortasun Agenteak edo Udaltzaingoak honako toki hauetan moztuko du zirkulazioa: Bulebarra Legazpi kalearekin batzen den tokian eta Zurriola hiribidea Peña Goñi kalearekin gurutzatzen den lekuan.          

Erdialdeko kaleak erabili ahal izateko, zirkulazioa toki gehiagotan moztuko da, asteburuan batez ere.        

Amaratik datozen ibilgailu partikularrak ezin izango dira Easo kalera sartu. Okendo kaleko noranzkoa ere aldatuko da, larunbatean eta igande arratsaldean.    

Nolanahi ere, gomendatzen dizuegu Inauteriek dirauten bitartean auto pribaturik ez erabiltzea erdialdeko kaleetan. Hobe izango duzue oinez nahiz bizikletaz ibiltzea edo garraio publikoa erabiltzea, hala nola, autobusak, trenak eta taxiak.        

Igandea,  10:30etatik 13:30etara Haur desfilea dela eta, Bulebarra, Hernani, eta Askatasun hiribidea (Antiguaruntz) Itxiko dira.

Informazio gehiago

     
 Trafiko gertakariak www.donostia.org web gunean  

2013/02/06-an argitaratua