Villa Salia egokitzeko lanak kontratatzeko espedientea onartu da

Eraikinak etxerik gabeko pertsonentzako zentroa hartuko du, eta birgaitzeko aurrekontua 2 milioi eurokoa da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du Villa Salia eraikinean etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentro bat jartzeko lanak kontratatzeko espedientea.

Donostiako alkate Eneko Goiak adierazi du, "zentro hau martxan jartzea dela Gizarte Ekintza sailaren lehentasunezko helburuetako bat. Gainera, eraikin horrentan bertan familien gaineko Programa garatuko da”.

Villa Salia 1.200 m2 inguruko jabetza eta zerbitzu publikoko lurzati batean dago, eta gaur egun irakaskuntzarako (helduentzako hezkuntza) erabiltzen da osorik. Jarduera hori egiten jarraituko da eta eraikinaren erabilera berriarekin batera biziko da.

Proiektuak proposatzen du eraikina egokitzea etxerik gabeko pertsonentzako eguneko zentroaren funtzioa bete dezan, eta horretarako honako zerbitzuak jarriko dira:
  • harrera-gune bat,
  • egonaldirako gunea,
  • jantoki soziala,
  • erizaintzako eta podologiako kontsultak,
  • bulego profesionalak,
  • aldagelak eta komunak,
  • armairuak,
  • langileentzako guneak,
  • eremu osagarriak.

Jarduera honen aurrekontua 2.100.547 eurokoa da, eta eraikinaren jatorrizko balio arkitektonikoak galdu gabe gauzatuko da. Enpresa esleipendunak 18 hilabeteko epea izango du birgaitzea egiteko.

Goizaldiak


Tokiko Gobernu Batzordeak onartu du, Goizaldiak, adineko pertsona zaurgarriei eguneko arreta-zerbitzua emateko kontratatzeko espedientea. Kontratuak bi urteko iraupena du, eta beste bi urtez luzatzeko aukera dago. Kontratuaren urteko aurrekontua 143.061 eurokoa da.

Felix Iranzoko aparkalekua


Tokiko Gobernu Batzordeak hasiera eman dio Altzako Felix Iranzo pasealekuaren ondoan drainatze sistema jasangarria izango duen aparkalekua egiteko proiektuaren kontratazio espedienteari. Lizitazioaren aurrekontua 328.266 eurokoa da, eta enpresa esleipendunak lau hilabeteko epea izango du lan horiek egiteko.


Hirigintzako Arau Orokorrak


Tokiko Gobernu Batzordeak behin betiko onarpena eman dio Hiri Antolaketarako Plan Orokorraren barruan dauden Hirigintzako Arau Orokorren aldaketari.

Eta aldaketa honek, bereziki, hiru ataletan du eragina:
    1- Gune urbanistikoen araberako Etxebizitzen Batezbesteko Gutxieneko tamaina aldatzen du. Eta horrek eragina du etxebizitzak bereizteko aukeran.

    2- Baimentzen du eraikitako azaleraren %10 balkoi edo terraza izatera bideratzea, etxebizitzaren eraikigarritasunaren barruan sartu gabe.

    3- Zaildu egiten ditu etxebizitza-eraikinak hoteletan bihurtzeko baldintzak. Izan ere, Plan Berezia egitea eskatuko du, eta gainera, ezartzen du hotela jarri nahi den eremu horretako hotelentzako erabilera %25 baino handiagoa ez izatea.

Erlazionatutako dokumentuak

2021/04/13-an argitaratua