Sarrueta pasealeku berria larunbatean irekiko da

Urbanizazio berriak oinezkoentzako ibilbidea, bidegorria eta Martutenerako norabidean joateko ibiligailuentzako errepidea izango du

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Sarruetako pasealekua, Martuteneko zubiaren eta Lugañeneko zubiaren artean, larunbtean irekiko da oinezkoentzat eta bizikletentzat, baita Martuteneko norabidean joateko ibilgailuentzat ere. Halaber, Apostolutzako ertzean sortutako oinezkoentzako bidea ere irekiko da.

Ia hiru urte igaro dira Uraren Euskal Agentzia – URA-k Martutenen ibaiaren ur-goraldien ondorioz uholde arriskua ekiditeko Urumearen ubidea zabaltzeko bigarren fasearen lanak egiteari ekin zionetik.

Bigarren fase honek 500metroko zatiari eragiten zion Martutene eta Lugañene (27.industrialdearen sarrera) zubien artean. Eremua guztiz eraldatu da eta Martutene auzotik El Pilar-eraino doan pasealekuaren luzapena da, eta Txomineneara doan bidearekin lotura egiten du, Kursaal zubiraino doan 6 kilometrotako ibilbidea osatuz.

Donostiako alkate Eneko Goiak esan du, sortutako gune berri honek Martutenen dauden aisialdirako guneak handitzen dituela, eta era berean, auzoaren eta 27.industrialdeearen eta Txominenearen arteko oinezkoen zein bizikleten lotura hobetzen du. Horiek horrela, Goiak honakoa gaineratu du: “Donostiar guztion gozamenerako gunea berreskuratzea lortu da, eta horri esker, Donostiako Urumea ibaiaren ibar osoan paseatzeko aukera izango dugu, Martutenen hasi eta Kursaaleraino”.

7 urtetako lanak eta 35 milioi eurotako inbertsioa


Pasealeku berriaren irekierak Martutenen Urumearen ubidea zabaltzeko proiektuaren bi faseei amaiera ematen dio. Erakundeek 35 milioi eurotako inbertsioa egin dute proiektuan eta lanak 7 urtez luzatu dira.

2022/05/12-an argitaratua