Ekialdeko Barrutiko emakumeak omendu dituzte

Emakume bolari, miliziano eta indarkeria matxistaren biktima bizirauleei omenezko ekitaldia ospatu da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Ekialdeko Barrutiko Berdintasun lantaldea eta Berdintasun sailaren ekimenez, ekitaldi hunkigarria ospatu zen pasa den igandean Donostiako Ekialdeko Barrutian, tokiko emakumeen ekarpen baliotsuak nabarmentzeko xedez, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Trikitixa eta Pandero taldearen parte hartzearekin.

Musikaz eta esker onez betetako ekitaldi hau aukera paregabea da emakume bikain horien ondarea ohoratzeko eta gogoratzeko, baita komunitatean berdintasunarekiko eta genero justiziarekiko konpromisoa berresteko ere.

Ekitaldia 12:00etan hasi zen, Bolatokian, Arrobitxulo parkean. Oinezko ibilbidea egin zen jarritako hiru atril berriak bisitatuz, eta Herrerako topoaren ondoan amaitu zuten, Alkalde Elosegi etorbidean. Olatz Telletxea Trikitixa eta Panderoko irakasleak adierazi zuen bezala ekitaldi honen helburua emakumeei babesa eta ikusgarritasuna ematea da, historian eta gizartean duten garrantzia aitortuz.

Ekimen hau Ekialdeko Barrutiko Berdintasunerako Lantaldeak gidatutako proiektu zabalago baten barruan kokatzen da, Donostiako Udaleko Berdintasun Sailarekin, Altzako Historia Mintegiarekin eta Eihera kooperatibarekin lankidetzan. Proiektu horren barruan, hiru atril berri jarri dira Altzako kaleetan, Herrerako emakume bolariak, Altzako emakume milizianoak eta indarkeria matxistaren biktimak ohoratzeko.

Irudi galeria

    Erlazionatutako dokumentuak

    2024/03/20-an argitaratua