Hobekuntzak Dbusen zerbitzuetan.

Dbusek TB6 Taxibus Ulia zerbitzua hobetuko du. Era berean, Dbusek TB7-San Antonio-Montesol zerbitzu berria abian jartzeko asmoa du.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Abuztuaren 1etik aurrera, asteartea, Dbusek Uliako Taxibus zerbitzua –TB6– hobetuko du, Gros aldeak eta Ategorrietako aldeak Uliarekin duten konexioa hobetuta. Zerbitzuaren baldintzak hobetzeko, erreserbak egiteko epea luzatuko da eta Kolon pasealekuko irteera orduak aldatuko dira. informazio gehiago DBUSeko webgunean

2018aren hasieran eskaripeko taxibus zerbitzu berri bat jartzeko asmoa du Dbusek. Zerbitzua TB7-San Antonio-Montesol izango da, eta Caserío Parada, San Antonio, Montesol eta Luis Pradera hartzen dituen aldea Groseko anbulatorioarekin eta Kolon pasealekuarekin lotuko du.

Gaur egun alde horrek ez dauka garraio publikorik eta urrun dago garraio publikoaren ardatz nagusietatik, eta irisgarritasunaren aldetik ere nahiko alde konplikatua da bertan bizi diren adineko pertsonentzat.

Zerbitzu berria asteko egun guztietan emango da, baita jaiegunetan ere, eta 60 minutuko maiztasunez ibiliko da. Taxibus zerbitzuak 15 zerbitzu aukera eskainiko ditu egunero informazio gehiago DBUSeko webgunean

2017/07/26-an argitaratua