Hirigintza zuzendaritzaren lekualdaketa

Otsailaren 26tik aurrera San Martin kaleko 48an eskainiko zaie herritarrei arreta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
         

Arreta zerbitzua horrela geldituko da:          
  • Otsailaren 26tik aurrera (*): 09:00-14:00 (astelehenetik ostiralera).            
  • Agiritegia: itxita. Martxoaren 4an zabalduko da berriz.          
  • Telefonoa: 943 48 38 38

Lekualdaketa hau Donostiako Udala burutzen ari den Ekipamendu Planaren beste urrats bat da. Hirigintza departamentua udaletxeko eraikinetik orain atera eta San Martinen egongo da behin-behineko egoeran datozen urteotan. Behin betiko egoitza, ordea, Easo kalean izango du, suhiltzaileen egoitza zaharreko eraberritze lanak amaitzen direnean.            

Udal egoitzen berrantolaketa orokor honekin, Udalak herritarren arreta hobetu eta egungo lantokien gabeziei erantzun nahi die.

 Lekualdaketa eta egokitze lan guztiak amaitutakoan horrela geldituko lirateke egoitza nagusienak:      
Egungo udaletxean: udal gobernu organoak, antolaketa zerbitzuak, lege zerbitzuak   eta turismo bulegoa.          
Easo kalean (suhiltzaileen egoitza zaharra): Udalinfo eta lurralde zerbitzuak (Hirigintza, Ingurumena, Hiri Mantentze eta Zerbitzuak, Etxegintza, Mugikortasuna eta Gizarte Ekintza).          
Goikoa Jauregian: ekonomia eta finantza zerbitzuak.        

Berrantolaketa honek, herritarren arretari dagokionean, aldaketa hauek ekarriko ditu:          
Diru-bilketa: Goikoa Jauregian (urtarrilaren 29tik aurrera)        
Hirigintza Sostengagarria: San Martin 48 (otsailaren 25etik aurrera)        
Gazteria eta Hezkuntza: Agirre Miramon 4 (martxotik aurrera)  
Udalinfo: Easo 41ean eta Arroka plazako bulego berrian zentralizatuko da  zerbitzua. Udaletxekoa itxiko da (udan).
Etxegintza: udaletxeko sarreran (udan).  
     

2019/02/25-an argitaratua