Emakumeen Etxea uztailaren 1ean irekiko da

Goizez irekiko du, eta aurretiazko hitzordua eskatu beharko da

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Uztailaren 1etik aurrera, Donostiako Emakumeen Etxeak ateak irekiko ditu. Ordutegia 9:00etatik 14:00etarakoa izango da. Lehen arreta eta zerbitzuetara jotzeko, hitzordua eskatu beharko da. Ordutegi horretan ere deitu ahal izango da hitzordua hartzeko, 943 48 34 70 telefono zenbakian.

Martxan jarraitzen duten zerbitzuak honakoak dira:
  • Laguntza psikologikoa
  • Lege aholkularitza orokorra
  • Etxeko langileentzat lege aholkularitza

2020/06/30-an argitaratua