'Artikoa hausten ari da' erakusketa aurkeztu da

Erakusketa Alderdi Ederreko lorategietan egongo da datorren 2019ko urtarrilaren 12ra arte

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
“Artikoa hausten ari da” erakusketaren helburua Iparburuko ekosistemen berezitasuna agertzea da, mundu osoko kliman duten eginkizun garrantzitsua azpimarratzeaz eta ekosistema hauen ezaugarri fisikoak eta bioaniztasuna azaltzeaz gain.

Hori guztia Andoni Canelaren, naturaren argazkilari ospetsuenetako baten, ehun argazki ikusgarriren eskutik. Lurralde erraldoi, babesgabe eta ikaragarri honen irudiak, erakusketarako berariaz egin direnak, bisitariek ibiliko dituzten erakusketako 200 metro karratuetan zehar banatu dira.

Ekosistema baliotsu hauek hurbilagotik ezagutzeko eta duten garrantzia hobe ulertzeko, erakusketa lau alorretan banatu da: klima artikoa, bizitza muturreko egoera batean, gizakiaren aztarna eta iparraldeko argiak.

Gainera, erakusketa Artikoko giro izoztua islatzen duen espazio esklusibo eta berritzaile batean ikusi ahalko da. Bertan, hurbiltzen direnek jakingo dute, esaterako, zergatik ez diren izozten animalien hankak, edo hartz zuria benetan zuria den ala ez, inuit-yupik ipuin bat eta sami musika entzuteko aukera izateaz gain.




Artikoa hausten ari da
2018ko abenduaren 5etik 2019ko urtarrilaren 12ra

Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 12:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 21:00etara.

Ikasleen bisitak: aldez aurretik hitzordua 902 906 666 telefonoan eskatuta.
Bisita gidatuak: astelehenetik ostiralera, 18:00etan.
Larunbat, igande eta jaiegunetan, 13:00etan eta 18:00etan.
Ikasle taldeen eta bestelako kolektiboen bisitak: astelehenetik ostiralera, 09:30etik 13:30era eta 15:00etatik 17:00etara.

Eguberrietako ordutegia:
Abenduaren 24an eta 31n, 11:00etatik 14:00etara.
Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, itxita.
Eskolarik gabeko lanegunetan, 10:30etik 14:00etara eta 16:30etik 21:00etara.

2018/12/05-an argitaratua