Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak

Illarra, PSIZ ibilgailua, Erabilitako etxeko olioaren bilketa

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Illarra


Tokiko Gobernu Batzarrak obra handiko lizentzia eman dio Construcciones Sukia Eraikuntzak SLri, Illarrako eremuan 32 etxebizitza eta garajeak eraikitzeko a.30.12 eta a.30.13 lurzatietan. Horrela, eremuaren hirigintza-garapenak aurrera jarraitzen du. Eremu horrek 59.479 m2 ditu eta 262 etxebizitza berri eraikitzea aurreikusita dago.

PSIZ ibilgailua


Tokiko Gobernu Batzarrak Donostiako PSIZerako lur orotako ibilgailu bat erostea onartu du, erosteko aukera ematen duen renting bidezko hornidura-kontratuaren amaieran. Horrenbestez, baietsi egiten da ARVAL SERVICE LEASE S.A. enpresari Wolkswagen Tiguan ibilgailua erosteko proposamena 23.000 euroko aurrekontuarekin.

Erabilitako etxeko olioaren bilketa


Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Ecogras Recuperación y Reciclado, SLri esleitzea erabilitako etxeko olioaren gaikako bilketa, birziklapen eta balorizaziorako zerbitzuak emateko kontratua, 12,11 €/ tonako aurrekontua duena eta 2 urteko egikaritze epea duena.

Kontratuaren xedea da zerbitzuak ematea etxeko olioa gaika biltzeko, garraiatzeko, birziklatzeko eta balorizatzeko, gaur egun Donostiako udalerrian dauden edukiontzien bidez.

Olioa gaika biltzeko zerbitzuaren barruan sartzen dira:
    • Etxeko olio erabilia bildu, garraiatu eta birziklatzea, herritarrek bide publikoan jarritako edukiontzietan utzita.

    • Bioerregai homologatua (biodiesela) edo beste produktu batzuk egiteko baimendutako balorizatzaile bati olioa ematea.

    • Bide publikoan jarritako olio-edukiontziak garbitzea, kontserbatzea eta mantentzea.

2024/01/30-an argitaratua