Tokiko Gobernu Batzarrak onartutako gaiak

Bera Bera, Anoeta, Tomasene, Haur parkeak, Jolastokieta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa



Bera Bera berrurbanizatzea


Tokiko Gobernu Batzarrak Bera Bera berrurbanizatzeko (II. A fasea) proiektua onartu du, 1.642.187 euroko aurrekontuarekin.

Egin beharreko lanak Hegaztien pasealekuko bi zati berrurbanizatzeari dagozkio, eta irisgarritasun eta komunikazio arazoak konpontzeko hartutako neurriak, funtsean, trafikoa baretzea eta espaloi sarea hobetzea dira.

Anoeta berrurbanizatzea


Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Urbycolan, SL-ri esleitzea Anoeta estadioaren ingurua berrurbanizatzeko proiektuari dagozkion obren kontratua (1. faseko 1.1 eta 1.2 azpifaseak), 1.854.209 euroko aurrekontuarekin eta 9 hilabeteko egikaritze epearekin.

Proiektua bi fasetan banatuta dago; lehenengo faseak gauzatu beharreko obra ia osoa hartzen du, eta estadioa inguratzen duen oinezkoen ingurunea da bere aplikazio eremua. Bigarren fasea skatepark-ari lotutako eremuak osatzen du. Era berean, lehenengo fasea lau azpifasetan banatu da, obra hurrengo ekitaldietan gauzatu ahal izateko.

Tomasene aparkalekua


Tokiko Gobernu Batzarrak Altzako Tomasene eraikinaren ondoan aparkaleku bat urbanizatzeko obrak kontratatzeko espedientea onartu du. Lizitazioaren aurrekontua 264.312 €-koa da eta gauzatzeko epea 16 astekoa da.

Esku hartzean, ibilgailu arinentzako aparkaleku bat egingo da egungo zelaigunearen gainean, ingurumena lehengoratzeko lanetan egindako zigilatzeak aldatu gabe. Mendebaldeko aldean espaloiak mantenduko dira, Tomasene eraikinaren ondoan, eta ekialdean, kiroldegiaren ondoan, aparkalekurako eta inguruan dauden oinezkoentzako ibilbideetarako sarbidea erraztuko dutenak.

Aparkalekuari itxura atseginagoa emateko, berdeguneak proiektatzen dira, bateriako aparkalekuen lerrokaduren barruan zuhaitzak dituztenak.

Haur parkeak


Tokiko gobernu batzarrak onartu du Montajes Garra, SLri esleitzea hiriko hainbat gunetako (1. lotea eta 2. lotea) haur parkeetan segurtasun zoladurak berritzeko proiektua gauzatzeko kontratua. Kontratuak 84.838 euroko aurrekontua eta 9 asteko gauzatze epea ditu.

Helburua da gaur egun dituzten segurtasun azalerak berritzea eta hurrengo parke hauen erabilera seguruko baldintzak, funtzionaltasuna eta estetika orokorra bermatzea:

- Zuberoa plaza
- Lugaritz-Iza parkea
- Harria parkea (txikien eremua)
- Aita Meagher plaza
- Sagues
- Txofre plaza

Onartu da, halaber, Txirrita Bertsolariaren kaleko jolasgune bat ehun estalkiekin estaltzeko proiektua gauzatzeko obren kontratazio espedientea. Lizitazio aurrekontua 396.626 eurokoa da, eta gauzatzeko epea 4 hilabetekoa.

Jolastokietako eskailerak


Tokiko Gobernu Batzarrak onartu du Txirrita Bertsolariaren 56. zenbakiaren inguruko (Jolastokieta) eskailerak birgaitzeko proiektua burutzeko obrak kontratatzeko espedientea. Lizitaziorako aurrekontua 88.151 eurokoa da eta gauzatzeko epea 2 hilabetekoa.

2023/05/09-an argitaratua