Kultur proposamenak jasotzeko deialdia ireki da Kontadoresen

Maiatzaren 23tik ekainaren 6ra

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Kontadores Gazte Zentroak jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki du. Deialdi honen helburua da bultzatzea bertako eta gazte izaerako sormen prozesuak, eta proposamen berriak integratzea Kontadoresen.

Onartuko dira laborategiak edo lantegi trinkoak (LABORATEGIAK) edo/eta arte biziekin (musika, antzerkia, spoken word, poesia, ikus-entzunezko saioak, performanceak, dantza edo antzeko ekimenak) erlazionaturiko pieza eszenikoak (ESZENA) gauzatzeko proposamenak. Esteka honetan informazio gehiago eta parte hartzeko oinarriak ikus daitezke

Parte hartzeko, Kontadoreseko webgunearen bidez, eskaera-inprimakia bete behar da: Inprimakia

Epeak



Proposamenak aurkezteko epea 2023ko maiatzaren 23tik ekainaren 6ra arte egongo da zabalik, bi data horiek barne harturik. Dokumentazioa online aurkeztu behar da, aipatutako eskaera-inprimakiaren eta kontadores@donostia.eus helbidearen bidez.

Hautaturiko proposamenak



Kontadoresek egingo du proposamenen balorazioa eta jarriko da harremanetan izena-eman duen pertsona edo taldearekin. Kontadoresek bere gain hartuko ditu ekintza garatzeko behar ekonomikoak eta baita horren difusioa bere ohiko kanaletan. Horregatik, hautaturiko proposamenek ekimena garatzeko eta produzitzeko aurrekontu bat izango dute. Era berean, Kontadoresek ekimenaren sustapena egingo du online eta offline kanalen bidez.

Informazio gehiagorako jarri gurekin harremanetan: kontadores@donostia.eus / T: 943483476

2023/05/24-an argitaratua