Kultur Aniztasunaren Kontseiluan parte hartzeko epea zabalik
Otsailaren 23tik martxoak 13 bitarte
2026ko urtarrilaren 15ean argitaratu zen
Donostiako Udaleko Kultura Aniztasunaren Kontseilu Sektorialaren Araudia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean.
Partaidetza organo honetan parte hartzeko izen-emate epea elkarte, entitate, erakunde eta norbanakoentzat otsailaren 23 den astelehenenetik hasita hiru astez egongo da
zabalik martxoak 13 ostirala bitarte.
Nola parte hartu
PERTSONA FISIKOEK telematikoki zein aurrez aurre egin ahal izango dute eskaera UdalInfo-ko bulegoetan.
Zozketa bidez aukeratutako lau pertsona fisiko izango dira gehienez: emakume eta gizonen artean ordezkaritza parekidea izateko irizpideari jarraituz, gehienez bi kide emakumeak izango dira eta beste bi gizonak.
ELKARTEAK, ENTITATEAK, ERAKUNDEAK.
- Kontseiluan parte hartu nahi duten elkarteek Donostiako Udalaren Herritarren Erakundeen Erregistroan inskribatuta egon behar dute, eta haien helburu soziala, xedea edo jarduerak kontseilu bakoitzaren eremuarekin lotuta egon behar dira.
- Udal-erregistro horretan ez dauden gainerako entitate eta erakundeek "garrantzi sozial bereziko kolektibo" gisa egin beharko dute eskabidea; Kontseiluaren bilkurak erabakiko du gehiengoz parte hartu ahal izango duten edo ez.
Elkarte zein kolektiboek
telematikoki izapidetu beharko dute eskabidea.
Kultur Aniztasunaren Kontseilua
Kultur aniztasunaren arloko politika sortzerakoan,
Donostiako Udalak uste osoa du jardunbide egoki baten oinarrien baitan dagoela herritarrek parte hartzea proiektu, programa eta jardueren definizio, programazio, jarraipen eta ebaluazio lanak egitea.
Kultur Aniztasunaren Kontseilu Sektoriala herritarrek parte hartzeko organoa da, bereziki etorkinei eta/edo hainbat kulturatakoak diren pertsonei sustengua emateko lan egiten duten eragileena. Gune horretan, eragile horiek beren kezkak, ekimenak eta proposamenak planteatuko dituzte, Donostiako Udalarekin aliantzak egiteko eta zuzeneko elkarrizketa izateko.
Kontseilu honen bidez 2014tik hainbat bilera egin dituen
Kultur Aniztasuneko Eragileen Sarea ofizial egin eta legitimatu nahi da.
Kontseilu honek konpromisoa hartzen du ere ikuspegi intersekzionaletik lan egiteko, diskriminazio mota askori aurre egiten dieten pertsonen esperientzi en konplexutasuna aitortuz, hala nola emakume migratzaileak, errefuxiatuak, LGTBIQ+ kolektiboko pertsonak eta zaurgarritasun egoera sozioekonomikoan dauden pertsonak.
2026/02/23-an argitaratua