Tailer parte-hartzailea larunbatean Amara Berrin

Auzotar, familia eta elkarteei irekia

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Larunbat honetan, abenduak 15, goizeko 11:30etatik 13:30ak bitartean, tailer parte-hartzaile bat egingo da auzotar guztiei zabalik Amara Berriko Auzo Elkartearen egoitzan, Martzelino Soroa Plazan

Jarduera hau, Amara Berriko Espazio Publikoaren Aktibazio eta Hobekuntzarako Plana (EPAH!) osatzeko prozesuaren baitan antolatu da, Donostiako Udalak sustatukoa eta Paisaje Transversal enpresaren eskutik garatzen ari dena.

Tailerraren helburua, guztion artean espazio publikoaren hobekuntzarako proposamenak lantzea da.

Tailerra jarduera ireki bat da eta auzoko familiei, elkarteei edo eragileei, eta oro har bizilagunei zuzenduta dago. Haurrak ere ongi etorriak dira, eurentzat jarduera bereziak antolatuko baitira.

Lehenik eta behin, prozesuko diagnosi fasearen lehen emaitzak eta ondorioak azalduko dira. Informazioa bide ezberdinetatik jaso da: auzoko 12 eragileekin egindako elkarrizketak, ia 150 inkesta, kale galdeketa, auzoan zehar egin zen mapeoa...

Ondoren, auzorako hobekuntza proposamenak elkarrekin landuko dira.

2018/12/13-an argitaratua