Aldaketa handiak trafikoan Tourra Donostian izango dela eta

Uztailaren 1etik 3ra aldaketa batzuk izango dira hiriko zenbait tokitako ohiko fluxuetan

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Uztailaren 2an, igandea, Donostian amaituko da Frantziako Tourraren bigarren etapa, eta astelehenean, uztailaren 3an, Donostia zeharkatu eta Baionarantz abiatuko da. Ekitaldi hori antolatzeak aldaketa handiak eragingo dizkio hiriko zenbait gunetako trafikoari uztailaren 1ean hasita. Hori dela eta, joan-etorriak garaiz planifikatzeko eta, ahal dela, garraio publikoa erabiltzeko aholkua eman diete herritarrei. Era berean, munduan den kirol-ikuskizunik handienetako batez gozatzeko aukera ere izango da; gure hirira hirugarren aldiz ailegatuko den ikuskizuna.

Eragin horiek karrera pasatuko den ibilbideetan eta inguruko beste kale batzuetan ere izango dira, eta aldaketa handiak izango dira hiriaren ohiko jardunean. Udaltzainak, mugikortasun agenteak, boluntarioak eta Frantziako Tourraren Grand Départeko antolakuntzaren pertsonak arituko dira bideak ixten.

Zehazki, uztailaren 2an, itxiera 12:00etatik eta 18:30era izango da. Uztailaren 3an, aldiz, 10:30etik 17:00ak arte izango da.

Trafikoari itxitako zenbait kaletan oinezkoentzako pasabide batzuk ere moldatuko dira tartean-tartean. Baina, une jakin batzuetan bakarrik izango da handik pasatzeko modua. Behar bezala seinaleztatuta izango dira, eta baimendutako langileak arituko dira bidea gurutzatzekoan seguru gurutzatu ahal izateko laguntzen.

Larrialdietako ibilgailuek beti izango dute sortzen diren premietara pasatzeko lehentasuna.

Tourraren antolatzaileek eta Udalak gomendatzen dute ibilgailu partikularrik ez erabiltzeko bi egun horietan, eta garraio publikoa hartzeko, garraio publikoak ere ibilbide eta ordutegi aldaketa batzuk izan beharko baditu ere. Era berean, joan-etorriak garaiz planifikatzea ere gomendatzen dute.

Udalaren webgune honetan egongo da ibilgailuentzako eta oinezkoentzako informazio eguneratua: www.donostia.eus/Tour2023 bai eta www.letour.euskadi.eus webgunean ere. Bestalde, Waze aplikazioan ere izango da –denbora errealean– trafikoan diren oztopoen eta aterabiderik onenen berri.

Autoak kentzea

Lasterketa pasatzen den kaleetan aparkatutako ibilgailuak kendu egin beharko dira. Hala, ezin izango da inola ere aparkatu, ezta une batean ere, Tourraren 2 etapak pasatzen diren ibilbideetako kaleetan. Hori dela eta, ekainaren 27ko goizeko 9:00ak aldetik aurrera, udaltzainek eta mugikortasuneko agenteek koordinatutako señalistek bertan egon daitezkeen autoak kentzen hasiko dira.

Karga-deskargak

Uztailaren 3an, astelehena, Parte Zaharreko zamalanak lehenago bukatzea eskatzen du Udalak: 10:00ak baino lehen bukatuta izatea.

Hondakinak biltzeko zerbitzua

Uztailaren 2an, zabor organikoa ez da arratsaldean jasoko. Gaueko 23:30ean atera beharko dira hondakinak eta establezimenduaren atean utzi.
Uztailaren 3an ez da beira bilketarik izango Parte Zaharrean. Hurrengo egunean izango da, uztailaren 4an, asteartea. Paperaren, ontzien eta gainerakoen bilketa goizeko 06:00etan hasita egingo da.

Erlazionatutako dokumentuak

2023/06/23-an argitaratua