“Dónde no habite el olvido” mahai-ingurua Donostian María Clauss eta Olga Rodriguezekin

María Clauss, 26. Luis Valtueña Sariaren irabazlea, eta Olga Rodriguez, nazioarteko informazioan espezializatutako kazetaria, oroimen historikoaz mintzatuko dira.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


Memoria da iragana orainaldian berreraikitzeko egiten den ariketa.
María Claussek, Luis Valtueña Nazioarteko Sariaren 26. edizioaren irabazleak, memoria ariketa hau egitera gonbidatzen gaitu "Donde No Habite el Olvido" proiektuaren bitartez. Bere argazkiek ezagutzera ematen dizkigute Huelvako probintziako errepresio espazioak, hobietan agertutako objektuak berreskuratzen ditu eta errepresaliatuak eta haien seme-alabak ikusgarri egiten.

María Clauss Olga Rodriguezekin egongo da mahai-inguruan; Olga, kazetari ospetsua da, ikertzailea, idazlea, eta, nazioarteko informazioan, Ekialde Hurbilean eta Giza Eskubideetan espezializatua.


Olga Rodriguez erreferentziazko kazetaria da nazioarteko erreportari gisa. El Salvadorren, Guatemalan eta Iraken hainbat desobiratzeen lekukoa izan da eta baita Afrikako herrialdeetako Egiaren Batzordeena ere. Berriemaile-lanetan jabetzen joan da, Ruandan, Iraken edota Argentinan tresnak bazeudela, beharbada ez perfektuak, bilatzen zutenak egia eta erreparazioa, baita justizia ere; baina Espainian existitzen ez zirenak. Eta horrela, desagertu baten birbiloba eta errepresaliatuen biloba izanik, bere lurraldean isiltasuna hausteko borroka hasten du.

Maiatzak 13 - 19:00
Okendo Kultur Etxea
Sarrera librea lekua bete arte. Gaztelaniaz.


26. Luis Valtueña Nazioarteko Saria. Argazkigintza Humanitarioa erakusketan kokatzen den ekintza. Erakusketa ekainaren 15era arte egongo da ikusgai Okendo Kultur Etxean.


Antolatzailea: Lankidetza bulegoa - Donostiako udala
Laguntzailea: Donostia Kultura

2024/05/09-an argitaratua