Igande honetan 6.500 emakumek berdintasunaren alde egingo dute korrika Lilaton lasterketan
Boulevardetik aterako dira 10:00etan
Datorren
martxoaren 1ean Lilaton lasterketaren 36. edizioa izango da, hiriko kirol- eta gizarte-hitzordu garrantzitsuenetako bat. Oraingoan,
6.500 emakumek hartuko dute parte Club Atlético San Sebastianek antolatutako 5 kilometroko lasterketa herrikoi horretan.
- 09:30ean, zumba-berotze kolektiboarekin
- 09:55ean, Handbike modalitaterako irteera
- 10:00etan, korrikalarien irteera orokorra
Ibilbidean zehar, hainbat animazio- eta musika-puntu egongo dira parte-hartzaileei laguntzeko; horrez gain, batukada eta trikitilariak ere egongo dira, ekitaldiaren jai- eta partaidetza-giroa indartzeko.
Ane Oyarbide Berdintasuneko zinegotziak adierazi duenez, "lehiaketatik harago, Lilaton lasterketa topaketarako eta parte hartzeko gune seguru bat da, eta adin guztietako emakumeek helburu bera dute: Donostiako kaleetan kirolaz gozatzea, komunitate baten parte sentitzea eta berdintasuna aldarrikatzea".
Kiroletako zinegotzi Iñaki Gabarainek azpimarratu duenez, "Donostiak berriz ere erakutsi du kirola bultzatzea gizarte inklusiboago, kontzienteago eta berdinzaleago baten alde egitea ere badela".
Konpromiso solidarioa
Edizio honetan, dortsal bakoitzeko ohiko "euro solidarioa" Gipuzkoako ACABE elkartera bideratuko da. Elikadura-jokabidearen nahasmenduak dituzten pertsonei eta haien familiei laguntzen egiten du lan elkarte horrek.
Kamisetak eta parte-hartzaileentzako zerbitzuak
Kamiseta ofizialak
otsailaren 27an eta 28an jaso ahal izango dira hautatutako establezimenduetan, haien ohiko ordutegian.
- Donostiako Emakumeen Etxean, ordutegia 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da.
- Eibarko Andretxean otsailaren 26an eta 27an jaso ahal izango dira kamisetak, 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era.
Lasterketa-egunean bertan:
- kontsigna-zerbitzua egongo da Gipuzkoa plazan, 09:00etatik 12:00etara
- probaren ondoren, parte-hartzaileek Kontxako hondartzako kabinetako dutxak erabili ahal izango dituzte
- sari-banaketa Alderdi Ederren izango da 11:00etan
Erlazionatutako dokumentuak
2026/02/25-an argitaratua