Egiako TAO zerbitzua ostiralean jarriko da martxan

Donostiako Udalak 1.360 egoiliar txartel banatu ditu auzotarren artean.

Inprimatu
Whatsapp ikonoa


TAO zerbitzua otsailaren 2an, ostiralean, jarriko da martxan Egia auzoko goiko aldean, behin Mugikortasun departamentuak margotze-lanak amaituta eta txartelak ateratzeko makinak jarrita. Mugikortasun eta Garraio zinegotzi Pilar Aranak ezagutzera eman ditu zerbitzuaren datu nagusienak eta honakoa esan du: "Uste dugu zerbitzuari esker auzoan aparkatzeko dauden arazo handienei erantzuna emango zaiela".

Urrian eta azaroan Mugikortasun departamentuak 4.050 informazio-liburuxka banatu ditu Egiako postontzietan Egoiliarrentzako informazioarekin, hain zuzen ere, TAOren egoiliar txartela hartzeko informazio-liburuxka. Eta gainera, beste 300 liburuxka banatu ditu auzoko Ekonomia-Jarduerentzako informazioarekin.

Pilar Aranak azaldu du, Udalak guztira 1.360 egoiliar txartel eta Ekonomia-Jarduerarekin lotutako ibilgailuentzako 20 ikur banatu dituela. Era berean, 57 txartelak ateratzeko makina eta 86 seinale jarri dira, eta errepidean 7 kilometro inguru margotu dira aparkatzeko gune ezberdinak zehazteko.

Aparkalekuen banaketa


Egia auzoko goiko aldea egungo 2-3 sektorean sartuko da. Egun sektore hori auzoaren beheko aldeari ematen dio zerbitzu eta, bertan ere, hainbat aldaketa egin dira. Hortaz, Udalak guztira 2.227 aparkaleku arautuko ditu eta, horietatik, 621 egoiliarrentzat izango dira, 161 TAO komertzialekoak, eta gainerako 1.445 epe ertain eta luzeko aparkalekuak.

Horrenbestez, auzoaren goiko aldean 1.725 aparkaleku arautuko dira - 440 egoiliarrentzat eta 78 TAO komertzialekoak - eta, aldiz, auzoaren beheko aldean, hau da, Mandasko Dukea, Egia kalea eta Frantziako pasealekuan - egun TAO zerbitzuarekin araututa - 502 aparkaleku egongo dira. Azken hauei dagokienez, azpimarratu behar da, egoiliarrentzako aparkalekuen kopurua handituko dela 130etik 181era, eta TAO komertzialeko 83 aparkaleku sortuko direla.

Mugikortasun eta Garraio zinegotziak segidakoa esan du: "Ostiraletik aurrera egiatarrek araututako plazen %80an aparkatu ahal izango dute". Eta honakoa gogorarazi du: "TAO sistemaren helburua da aparkatzeko segidako eskaerak arautzea: epe laburrekoa, bertakoena, ekonomia-jarduerekin eta horniketarekin lotutakoa, eta epe ertain eta luzeko aparkalekua behar duten erabiltzaileena".

TAO zerbitzuak araututako gainerako guneetan bezala, Egian ere ordutegia egongo da: astelehenetik ostiralera 9:00tik 13:30ra eta 15:30tik 20:00ra, eta larunbatetan 9:00etatik 13:30ra.

2018/01/31-an argitaratua