Udaltzaingoak Dbuseko autobusetan maskaren erabilera kontrolatuko du

Kontrolak aleatorioak izango dira, eta bereziki egingo dira azken egunetan arau hausteak gertatu diren gune eta ordutegiak kontuan hartuta

Inprimatu
Whatsapp ikonoa
Hurrengo egunetan Udaltzaingoak kanpaina egingo du Donostiako autobusetan maskaren erabilera kontrolatzeko. Udaltzainek kontrol horiek egingo dituzte ohiko ibilgailuen kontroletan. Eta horretarako, ibilgailuen kontrol horiekin topatzen diren autobusetara une batez igoko dira erabiltzaileek maskarak erabiltzen dituzten ikusteko. Kontrolak aleatorioak izango dira, eta bereziki egingo dira azken egunetan arau hausteak gertatu diren gune eta ordutegiak kontuan hartuta.

Maiatzaren 4tik aurrera maskaren erabilera garraio publikoan nahitaezkoa da. Horren harian, Dbusek informazio kartelak jarri ditu autobusetako ateetan, eta barruko pantailetan ere hainbat iragarki-mezuk gogoratzen dute neurriaren betebeharra.

Hiri-Segurtasun eta Herri-Babeseko zinegotzi Martin Ibabek azaldu du, helburua dela, erabiltzaileak kontzientziatzea maskara erabiltzearen garrantziaz. Izan ere, prebentzio neurri bat da, hain zuzen ere, norberak bete behar duen prebentzio neurria. Hortaz, arduratsu izateko eskatu du osasun-krisiaren irtenbidean aurrera egiteko.

2020/05/08-an argitaratua